Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 2. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 3. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 4. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 5. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 6. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
“Espero baino askoz ere hobea izan da 2023aren hasiera”
Nagore Díez Cereceda LagunAro EPSVko finantza-analistarekin hitz egin dugu TU Lankide podcastean.

Munduko aurreikuspen ekonomikoen eta erabaki global guztiek gure ekonomian duten eraginaren inguruan jardun dugu.
Urte hasieran, aurreikuspenek ziotenez munduko ekonomiaren hazkundea gelditu egingo zen, inflazioak, interes-tasen igoerak, inbertsioen murrizketek eta Ukrainako gerrak eraginda. Badirudi aurtengo aurreikuspenak hobetu direla, baina Diezek ohartarazi du zuhurrak izan behar dugula; ustekabeko edozein egoera globalek aurreikuspen guztiak alda ditzake.