Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
“Esperientzia polita izan da; oso ondo pasa dugu”
FIRST LEGO League txapelketako final nazionala jokatu zen joan den asteburuan Alacanten. 700 haur eta gaztek hartu zuten parte finalean, 66 taldetan banatuta. Tartean izan ziren Gernika-Lumoko San Fidel ikastolako Sanfitek-Tek taldea eta Markina-Xemeingo Berakruz ikastolako Winnbot taldea. MONDRAGONek babesten ditu bi taldeak eta Gernika-Lumoko taldearen babesle da Maier kooperatiba ere.
Txapelketan aurrera egitea ez dute lortu, baina esperientzia polita izan dela adierazi digute eta oso ondo pasa dutela. Izan ere, txapelketa aitzakia hartuta, Alacanten egonaldia egiteko aprobetxatu dute, eguraldi ona aprobetxatuta inguruak ezagutuz. Gainera, beste talde batzuekin harremana egiteko ere balio izan die.
Txapelketaren eguna urduritasunez betea izan zen eta ia 12 ordu pasa zituzten gelditu barik: errobotaren jokoan, proiektuen aurkezpenak egiten, taldeekin harremantzen,...
Kontzertuak etxean
San Fidel ikastolako Sanfitek-Tek taldea 10 ikaslek osatzen dute baina finalera 9 joan ahal izan ziren. Ikasleekin batera bertaratu ziren bi irakasle ere.
Aurkeztu zuten proiektuak gazteei kontzertuetaz disfrutatzeko aukerak eskaintzen dizkie. Horrela laburtu dute proiektua: “Gazteentzako kontzertu batzuetara joatea oso zaila da, sarrerak oso garestiak direlako, azkar agortzen direlako edo beste herrialde batean izaten direlako. Horregatik, kontzertuetara joatearen ordez, kontzertuak etxeetara eroatea proposatzen dugu. Hala, errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz, musika emanaldiak etxetik ikustea ahalbidetzea dugu helburu, guk sortuko genukeen aplikazio batera konektatuz.”
Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat bizikleta esperientzia
Berakruz ikastolako Winnbot taldeko 10 ikaslek parte hartu zuten finalean. Hiru irakaslek eta beste bost lagunek lagunduta joan ziren Alacantera.
Honela laburtu dute beraien proiektua: “Aniztasun funtzionala duten pertsonekin bizikletan ibiltzeko zaletasuna partekatzea zen helburua. Horretarako otu zitzaien bizikleta estatikoa sortzea, pedalei ematean musika martxan hasten zena, motibazioan eragiteko. Final nazionalerako hobekuntza batzuk gehitu zizkioten, Ondarruko Gorabide elkarteko kideekin probak egin ostean. Adibidez, pedaletan eusgarriak gehitu zizkioten eta intentsitatea aukeratzeko botoi batzuk jarri zituzten. Hala, pedalei oso poliki eraginez ere, musika martxan jartzen zen.”
FIRST LEGO Leaguen parte hartzeak balio izan die, besteak beste, proiektu bat aurrera eramaten eta talde moduan lan egiten ikasteko. Zorionak!