Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
“Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
Urte berezia da aurtengoa Fagor Industrial kooperatiba oñatiarrarentzat. 1974an sortu zenetik, agian urterik bereziena izango da aurtengoa. Sorreratik 50 urte pasa baitira eta, urteurrenak, aukera emango die barrura begiratzeko, esperientzian sakontzeko, legatuaren harrotasuna eta ardura sentitzeko eta, noski, urteurrena ospatzeko aukera izango du Fagor Industrialeko kolektiboak. Proiektua egiten duten gizon eta emakumeen urtea izango da ezbairik gabe.
50.urteurrena ospatzeko liburu bat argitaratu duzue, ezta?
Iaz hasi ginen aurtengo egitaraua prestatzen eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Oso liburu berezia argitaratu dugu, gure sorreraren lekukotza jasotzen duena. Nolakoak izan ziren hastapenak? Nolakoak kooperatiba sortu aurretiko egun eta hilabeteak? Galdera horiei erantzuten saiatu gara. Eta noski proiektuaren alde egin zuten pertsonak elkarrizketatu ditugu, ez baitago proiektu kooperatiborik pertsonarik gabe.
Hori guztia jaso du liburuak, 1960tik 1974ra bitartean proiektua sustatu zuten pertsonen lekukotza jasotzen du eta gaur arte Fagor Industrialen gako nagusienak ere.
Patxi Azpiazu, kooperatibako presidentea: “Arrasaten jaio ginen, baina oso harro gaude Oñatin garatu dugulako gure proiektu kooperatiboa”
Zeintzuk eta nolakoak izango dira aurten antolatu dituzuen ekitaldiak?
Askotariko ekitaldiak antolatu ditugu. Liburuaz gain, bideo bat ere sortu dugu eta maiatzaren 10ean jubilatuen eguna ospatuko dugu; bulegoak, lantegia eta showroom-a bisitatuko ditugu Arantzazun bazkaldu aurretik.
Maiatzaren 24an, berriz, Batzar Orokorra egingo dugu Oñatiko kiroldegian eta bertan sortzaileei omenaldia egingo diegu, bazkari erraldoi batekin bukaera emanez. Eta herriarekin ospatzeko, Aloñako Igoeraren babesle ofizialak izan gara apirilaren 28an jokatu den mendi lasterketa arrakastatsuan.
Inork gutxik pentsatuko luke orain 50 urte gaur egun zareten modukoak izango zinetenik. Efemerideak balioko du proiektu kooperatiboa balioan jartzeko, ezta?
Bai, noski. 50.urteurrena ospatzeko lelo bila hasi ginenean pentsatu genuen bi denbora dimentsio izan behar zituela; ‘Iragana eta geroa’. Eta hala egin dugu.
Eskerrak emateko ahalbidetuko dugu urteurrena, eskerrak eman nahi dizkiegu sortzaileei, beste kooperatibe, bidean lagun izan ditugun guztiei. Eskerrik asko. Era berean, urteurrenak balioko du proiektua indartzeko eta gu guztiok etorkizunari indarrez eta kemenez ekiteko.
Arrasaten sortua bada ere, oso oñatiarra da Fagor Industrial.
Oñatiko ‘zigilua’ goraipatzea gustatzen zaigu, bai. ULGORetik sortutako kooperatiba bat da Fagor Industrial, eta horrek ere harrotasuna eragiten du gugan. Gainera, interkooperazio ariketa baten emaitza ere bagara.
Interkooperazio ariketa baten emaitza ere bagara
Orain 50 urte baldintza egokiak eman ziren Oñatin kooperatiba sortzeko, lantokia eraikitzeko, eta lehenago Laboral Kutxak erositako terrenoetan abiatu ginen. Erakunde eta energia ezberdinak batu ziren proiektua abiarazteko. Arrasaten jaio ginen, baina oso harro gaude Oñatin garatu dugulako gure proiektu kooperatiboa.
Legatuak zentzua ematen dio gure proiektu sozio-enpresarialari. Legatua hitza entzuten duzunean, zer datorkizu burura?
Batetik harrotasuna, izan ere, gure aurretik izan zirenek sekulako proiektua utzi ziguten eta hori eskertzekoa da. Era berean, legatua ardura ere bada. Gaur egun kooperatiba osatzen dugunok dugun ardura, etorkizuna eraikiko dutenekiko dugun ardura. Hori guztia da legatua, Fagor Industrial izan bada gure aurretik izan zirenek egin zutelako izan da, eta etorkizunean izango da guk egin dugunagatik eta hurrengo belaunaldiek egingo dutenagatik.
Beste zerbait gaineratu nahi duzu, Patxi?
Fagor Industrial ‘abentura’ handia da eta hau dena posible egiten dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bidean lagun izan ditugunei, eta gaur egun Fagor Industrial – Onnera Group osatzen dugun guztioi. Eskerrik asko proiektuan sinetsi eta tinko aurrera egin duzuenoi.