Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
“Errespetuaren bidea” spota izan da Euspot 2015 lehiaketako irabazlea
“Euspot erreferente bihurtu da euskarazko ikus-entzunezkoen artean eta gazte askoren parte-hartzea eta jarraipena bermatzen ditu, harrobia ere indartuz”, nabarmendu dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute lehiaketan eta aurten 18 urtetik beherakoen 13 lan aurkeztu dira.
aurten 18 urtetik beherakoen 13 lan aurkeztu dira
Kike Amonarrizek hitzaldia eskaini zuen.
Gazteek Euspot-ekiko duten atxikimenduaren isla da, baita ere, laugarren edizio honetan 2.500 bototik gora eman direla sarean lan gustukoenak aukeratzeko.
Kontsolidazioaren urtea
Aurtengo edizioan spot lehiaketa kontsolidatzea, partaide kopurua handitzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea lortu da. Gazteen parte-hartzea sustatu nahi izan da eta horretarako iazko edizioan zenbait ikastola eta eskolarekin sustatutako harremanak indartu dira eta emaitzak begi bistakoak izan dira.
Azkaiter Pelox bakarlaria atzoko ekitaldian
Sari banaketa ekitaldia
Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoa txiki geratu da aurtengo sari banaketa ekitaldian. Garazi Ayesta ikasleak aurkeztuta, ekitaldiaren hasiera eta amaiera Azkaiter Pelox musikariaren esku egon da, eta Kike Amonarrizek euskara, umorea eta publizitatearen inguruko hitzaldia eskaini du.
Garazi Ayesta, MU Telebistako aurkezlea, izan zen sari banaketa ekitaldiko aurkezlea.
Horrez gain, lehiaketan aurkeztutako 35 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 22 finalistak ikusi ahal izan dira. Ekitaldi ostean luntx batez gozatu ahal izan dute parte-hartzaileek zein hurreratu diren guztiek.
Irabazleak
Guztira, sekulako sariak banatu ditu Euspot Lehiaketak aurten ere. Guztira lau sari banatu dira:
Spotik onena / 1.000 euro
‘Errespetuaren Bidea’ spota. Egileak: Irati Lejarraga eta Leire Jauregibeitia.
Inigo Louvelli Aretxabaletako Udaleko Kultura zinegotziak banatu du saria.
MUko ikasleen spotik onena. / 500 euro
‘Ez ehiztari, Ez harrapakin’ spota. Egileak: Beñat Galfarsoro, Arkaitz Gartzia, Kerman Garralda eta Xabier Goxencia.
Goio Aranak eman du saria, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ordezkariak.
Publikoaren saria. / 500 euro
‘Ardurak ezin du inozente izan’ spota. Egileak: Ana Alberdi, Irene Arin, Paul Arzanegi eta Mikel Diaz.
2.500 bozkatik gora izan dira sarean guztira. Arteman Komunikazioa enpresaren zuzendari Arantzazu Lagunillak eman du saria.
Gazteen saria (14-18 urte). / 250 euro
‘Berpiztu Bizikleta’ spota. Egileak: Mikel Zumalde, Asier Berezibar, Ander Beitialarringoitia eta Lander Mediavilla.
Aurten aurreko urtearekin alderatuz 14-18 urte artekoek lan kopuru bikoitza aurkeztu dute; guztira 13 spot. Harrobia lantzen ari den seinale argia. Inigo Louvelli Aretxabaletako Udaleko Kultura zinegotziak banatu du saria.
Aurten ere, Mondragon Unibertsitateak, Arteman Komunikazioak eta Aretxabaletako Udalak antolatu dute Euspot, eta datorren urtera begira, Audio Network eta Music Library musika editoreek ere bat egingo dute lehiaketarekin.