Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
“Animatzen bazara, Brasilen esperientzia paregabea biziko duzu”
Etor Arregi hiru urtez egon da Brasilen, eta beste kultura batzuk ezagutzeko gogoa duen edonor animatzen du kooperante izatera.
Etor, ULMAn zegoen lanean, Mundukideren kooperante izateko proposamena jaso zuenean. Bi aldiz pentsatu gabe, maleta egin eta bertara bidaiatu zuen. Bertan hiru urte igarota, oso aberasgarritzat jotzen du esperientzia.
Momentu honetan, Mundukidek pertsona bat behar du Brasilgo taldean parte hartzeko eta bertako eragileekin batera programaren helburuak koordinatzeko.
Programaren helburua Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko (MST) kide diren familia asentatu eta akanpatuen garapen sozioekonomikoa bultzatzea da. Mugimendu horrek lurraren, nekazaritzaerreformaren eta aldaketa sozialen aldeko borroka hasi zuen Brasilen duela 37 urte.
Programari buruzko informazio gehiago: Brasil – Mundukide
Egitekoak
- Mundukideren kudeaketa-eredua ezartzen laguntzea, kooperatibei eta gizarte-ekintzailetzei laguntza teknikoa emanez.
- Beharrezko baliabideen definizioan parte hartzea eta baliabide horien kudeaketa egokia egitea.
- Proiektuetan parte hartzen duten pertsonak gaitzeko prestakuntza-programak ezartzea.
- Mundukide ordezkatzea hirugarrenen aurrean.
Eskakizunak
- Ezagutzak
- Unibertsitateko titulua.
- Enpresan esperientzia, filosofia kooperatiboarekiko sentsibilitatea.
- Taldeen kudeaketako trebetasunak.
- Nazioarteko inguruneetan izandako esperientziak baloratuko dira.
- Hizkuntzak: portugesaren eta euskararen ezagutzak baloratuko dira.
- Eskumenak
- Enpatia.
- Dinamismoa eta ebazpena.
- Eredugarritasuna.
- Laguntzaileen garapena.
- Balioak berdintasunean eta ekitatean.
Zer eskaintzen dizugu
- 2 urterako konpromisoa
- Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
- Lana egingo den lekua: Brasil.
Bidali zure kurrikuluma, martxoaren 6a baino lehen, webgunearen bitartez edo helbide honetara: lan@mundukide.org