Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
“Amore ematea ez da aukera bat”
Aurtengo rally kopilotu txapelduna oraindik ez dute izendatu, baina 2024ko Goierriko Rallysprint-a dagoeneko Urkiola kopilotuak irabazi du, Aingeru Castro pilotuarekin batera.
Zer da garrantzitsua rallyetako kopilotua izateko?
Pertsona diziplinatu bat izatea.
2024an zer erronka dituzu rallyei dagokienez?
Rallyen munduan poliki-poliki hazten joatea.
Kotxe estilo bat.
Kirol-automobila.
Lasterketa bat egiteko leku bat.
Suedia, elurragatik. Aurten mundu-mailako lasterketa batean egon gara eta paisaia politak dira.
Euskal Herritik kanpo izan duzu lasterketarik?
Bai, Kordoban, Alacanten, Asturiasen, Galizian, Portugalen…
Mendi bat.
Urbia.
Oporretara joateko leku bat.
Grezia.
Mendia edo hondartza.
Ez nago ziur, baina, agian, hondartza.
Erreferente bat.
Egia esan, ez daukat erreferenterik, ez nuke jakingo erantzuten.
Erronka pertsonal bat.
Beldurretatik pixka bat urruntzea. Erronka berriak gustatzen zaizkit, baina oso exijentea naiz nire buruarekin. Jakin arte erronka bati aurre egin ahal diodan edo ez, hasiera batean, beldurra izaten baitut.
Gadget bat.
Telefono mugikorra.
Asmakizun bat.
Interneta, gauza pila bat erraztu digu.
Sare sozial bat.
Instagram, niretzat, rally lasterketen mundua jarraitzeko modu bat delako.
Amets bat.
WRC (World Rally Car) batean parte hartzea.
Ohitura on bat.
Kirola egitea (ahal dudanean).
Bizitza aholku bat.
Amore ematea ez da aukera bat, gogoa baldin baduzu, egitearekin, nahi duzuna lor dezakezu.
Abesti bat.
Álvaro de Lunaren Todo contigo abestia.
Oroitzapen bat.
Bat aukeratzen ez nuke jakingo, baina, familiarekin eta lagunekin bizi ditudan momentu on guztiak.
Kooperatiba bat.
Erreka, praktiketatik kanpo egin dudan nire lehenengo lan profesionala izan baita.
Erronka profesional bat.
Arlo profesional eta pertsonalaren arteko oreka lortzea.