Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
“Adimen artifizialaren esparruan ezagutza duten pertsona gehiago behar ditugu”
Adimen artifiziala, modu sinplean azalduta, ordenagailuek sortutako “adimen” edo “burua” da. Datuak eta adibideak ikasiz, erabakiak hartu eta arazoak konpontzeko ahalmena du. Aurpegiak ezagutu, hizkuntzak itzuli eta askoz gehiago egin dezake. Adimen artifizialak bºizitza erraztu eta hainbat zereginetan laguntzea du helburu.
Nola aldatu digu bizitza adimen artifizialak?
Gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dute adimen artifiziala. Ohikotasunean erabiltzen ditugun aplikazioak, Google Mapsek adibidez, adimen hori erabiltzen du, baina ez gara jabetzen erabiltzen ari dela.
Pixkanaka, geroz eta gehiago joango gara ikusten eta gure eguneroko bizitzan integratuko dugu.
Zer teknologia hartzen ditu barne adimen artifizialak?
Adimen artifizialak teknologia ugari biltzen ditu. Batetik, Machine Learning; estatistikak eta algoritmoak erabiliz, ikaskuntza-prozesuak sortzen dituen teknologia.
Gero eta gehiago erabiltzen den beste teknologia bat Deep Learning da. Sare neuronalak eta beste teknologia batzuk erabiliz, non prozesuak eta parametroak ez dauden hain argi, konpondu nahi dugun arazoaren konplexutasunak teknologia hori erabiltzera behartzen gaitu.
Eta bestetik, Big Data dago, Machine Learning eta Deep Learning aplikatzean datza. Tenperatura-sentsoreak produktu jakin baten salmenta-datuekin nahasten ditu, hau da, datuen izaerak ez du loturarik. Beraz, proiektuaren edo soluzioaren arabera, teknologia bat edo beste bat erabiliko dugu.
Esan ohi da gero eta beharrezkoagoa dela jendeak adimen artifizialarekin lotutako karrerak ikastea. Zergatik?
Adimen artifizialeko aplikazioak eta tresnak sortzen ari dira, eta erabiltzaile gisa inolako ezagutzarik eta arazorik gabe erabil ditzakegu. Hala ere, aplikazioak garatzeko zein akatsak konpontzeko, informatikariak, ingeniariak, zientzialariak eta matematikariak behar ditugu. 46 elkarrizketa Hazkundean dagoen merkatua da eta datozen urteetan beharrak sortuko direla aurreikusten da. Hori dela eta, adimen artifizialaren arloan ezagutza duten pertsona gehiago behar ditugu.
Mondragon Unibertsitateak adimen artifizialarekin lotutako ikasketarik eskaintzen du?
Bai, hainbat titulazio ditugu, bai graduetan eta bai masterretan. Hala nola, Business Data Analytics gradua eta Zibersegurtasunean eta Datuen Analisian masterra, non analisiaren zatia adimen artifizialera bideratuta dagoen.
Adimen artifizialak ba al du mugarik?
Uste dut, mugak baino, erronkak dituela aurretik. Adimen artifiziala garatzen hasi zenean, lehen emaitzak nahiko txarrak izan ziren. Proiektu asko daude, eta ia enpresa guztiak ari dira pentsatzen adimen artifizialeko proiektu bat jartzea mainstreamean, izan ditzakeen onura eta hobekuntzengatik. Beraz, erronka handia da adimen hori gure enpresetan ezartzea.
Beste erronka bat aplikazioak demokratizatzea da, orain dela urte batzuk, teknologoek eta zientzialariek bakarrik erabiltzen zuten adimen artifiziala, orain edonork erabil dezake erabiltzaile moduan.
Adimen artifizialak aurrera egin ahala, erronka etiko eta sozialak sortzen dira. Datuen pribatutasunari eta segurtasunari, giza enpleguan duen eraginari, erantzukizunari eta alborapen algoritmikoari buruzko galderak sortzen dira. Garrantzitsua da arazo horiei arduraz eustea eta adimen artifiziala gizarte osoaren onerako erabiltzea.
Steven Hackingek hil aurretik ohartarazi zuen “adimen artifizialaren garapenak giza arrazaren amaiera ekar dezake”. Zer iritzi duzu?
Aplikazio batzuk ezagunak eta demokratikoak bihurtu dira, batzuetan kontrola galdu dugu, hori dela eta, arauak ezartzen hasi beharko ginateke. Adibidez, Europako nahiz tokiko araudia teknologia baino erritmo motelagoan joan ohi da. Teknologia, legedia baino azkarragoa denez, erronka handia dugu aurretik.