Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza
Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
“Belaunaldien arteko errelebo prozesuek ez diote enpresaren jarduerari eragin behar”
Zer gertatzen ari da belaunaldi erreleboari aurre egiten dioten enpresetan?
Belaunaldien arteko erreleboa kudeatzeko metodologia argirik ez duten erakundeak aurkitzen gabiltza. Aurreikuspen eta plan falta dago, eta, oro har, aldaketa horiek enpresetan duten garrantzia eta eraginari buruzko ezjakintasuna dago. Era berean, badirudi prozesu horiei ekiteko lidergoa eta aurrekontua falta direla. Une erabakigarri batean gaude. Pertsonak dira garrantzitsuena, eta badirudi enpresak ez daudela prest errelebo hori kudeatzeko. Erakunde askok sistema, metodologia eta estrategia behar dituzte, belaunaldien arteko erreleboek ez dutelako eragin negatiborik izan behar enpresen lehiakortasunean. Aldaketa garaian gaude, errelebo garaian, erretiro aurreikuspen askorekin, eta horretarako prestatu behar gara.
Egitura sendoa duten enpresa handietan ba dago estrategiarik errelebo horiei aurre egiteko?
Ikusten dugu enpresek, bai handiek eta baita ETEek ere, lanpostuari lotutako ezagutza kudeatzea ahalbidetuko duten estrategiak behar dituztela, eta trantsizio ordenatuko eta helduko prozesuak behar dituztela, transmisio hori behar bezala ematen dela bermatzeko. Trantsizio denborak ez du eraginik izan behar enpresaren jardueran, eta ibilbide orri bat ezarri behar da estrategia horrekin batera, baina epe motz-ertainean.
“Gure eginkizuna da akonpainamendua egitea, estrategiak diseinatzea eta lanpostuan pertsonek ikasteko formaziorako soluzioak garatzea”
Zer eskaintzen du MLAKOOPek arlo honetan?
Prestakuntza Zerbitzuen negoziotik, ezagutza transmititzen eta belaunaldien arteko erreleboa egiten laguntzen diegu enpresei, ahalik eta modurik onenean eta ahalik eta denbora laburrenean egin ahal izateko metodologiak eta formulak erabiliz. Lanpostuaren identifikazioa eta deskribapena egiten dugu, lanpostuak eskatzen dituen ikaskuntza programa eta ezagutza espezifikoak definitzen ditugu, eta IKT baliabideen eta e-learningaren bidez egiten dugu, ezagutza modu sistemikoan transferitu daitekeen zerbait bihurtuz. Horretarako, ikaskuntza kudeatzen duten aplikazioak ditugu, prestakuntza diseinatu eta garatzen dugu, eta gure bezeroei gaitasuna ematen diegu, hala nahi izanez gero ikaskuntza sistema bizia eta kudeagarria izan dadin. Enpresan pertsonentzat ikaskuntza campus propioa ezartzea da helburua, pertsonalizatua eta errealitate bakoitzera egokitua.
Zein da zuen proposamena?
Lanpostuari lotutako ikaskuntzaren lehentasun estrategikoaren alde egiten dugu, barne sustapenari eta langile berriei laguntzeko prestakuntza soluzioak eskaintzearen alde, eta, talentuaren bidez, erakundeen barneko eta kanpoko gaitasunak bilatzearen alde. Gure helburua erakunde bakoitzaren beharren arabera eraikitzea eta elkarrekin sortzea da. Gure proposamenak neurrira egindako prestakuntza soluzioen diseinu pertsonalizatua bermatzen du, campus korporatibo propioko soluzioak sortzea, enpresen Know-how-aren arabera garatutako prestakuntza materialarekin erakundeko kideak prestatzea, eta estrategia hori babesten da beste pertsona erreferente batzuekin, ezagutza behar bezala transferitzeko tutore gisa jardun dezaketenekin.
“Belaunaldien arteko erreleboa kudeatzeko metodologia argirik ez duten erakundeak aurkitzen gabiltza. Aldaketa horiek enpresetan duten garrantzia eta eraginaren gaineko ezjkaintasuna dago”
Zein da zuen bezeroa?
Industria arloko bezeroekin lan egiten dugu, baina baita zerbitzuen sektorekoekin ere, eta azken urteotan administrazio publikoarekin berarekin ere. Egia da enpresa handiek sentsibilitate handiagoa dutela, baina enpresa txiki eta ertainetan ere txandakatze handiko prozesuak gertatzen dira zenbait lanpostutan… estrategia horiek oso ondo barneratzen diren enpresak dira. Pertsona gehiagorekin elkarreraginean aritzea, postuak trukatzea eta pertsonak birziklatzea ahalbideratzen dute. Handietan, Pertsonal sailak, Produkziokoa, I+Gkoak… erantzun ezin dituzten zereginak osatzen ditugu.
MLAKOOPen zerbitzuak eta produktuak dibertsifikatzeko prozesuan zaudete?
Historikoki Lanbide Heziketaren berrikuntza eta sustapena lantzen ibili ginen prestakuntza arautuaren erronkei irtenbideak eman nahian; eta duela 15 urtetik hona zerbitzu, metodologia eta irtenbide horiek enpresa mundura egokitu ditugu. Hezkuntza alor formaleko zenbait estrategia eremu honetara ekartzea proposatzen dugu, enpresek beren prestakuntza estrategiak izan ditzaten, moldagarriak, malguak, denek izan ditzaten beren metodologia eta estrategia propioa. Gure zeregina da estrategia horiek laguntzea eta garatzea, bai eta pertsonak lanpostuan ikasteko prestakuntza irtenbideak garatzea ere. Gure bezeroetako askok estrategia horiek ikasi nahi dituzte indar propioekin jarraitzeko, eta beste enpresa batzuek gure esku uzten dute ikaskuntza estrategiaren akonpainamendu eta lidergo hori.
Enpresek jakin behar dute garrantzitsua dela ezagutza kudeatzea eta atxikitzea, askotan pertsonen buruan baino ez baitago. Erakundeetan ezagutza transferitzeko prozesuari lotutako estrategiak hasteko abiapuntua da.
Gehitu nahi duzun beste zerbait…
Enpresek jakin behar dute oso garrantzitsua dela askotan pertsona batzuen buruan bakarrik dagoen ezagutza kudeatzea eta atxikitzea. Erakundeetan ezagutza transferitzeko prozesuari lotutako estrategiak hasteko abiapuntua da. Ezinbesteko prozesu horri modu arrazional eta planifikatuan heldu behar diote. Digitalizazioa, enpresa alorreko erronka izateaz gain, abantaila ere bada, eta prozesu horiek guztiak askoz eraginkorragoak eta azkarragoak izan daitezen laguntzen du.