Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
‘Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea”

Jardunaldiaren helburua ekintzailetza sozial kooperatiboa, kooperatibismoa eta Ekonomia Soziala orokorrean sustatzeko hiru begirada edo eskala lantzea izan zen. Horretarako, askotariko ikuspegiak eta esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Besteak beste, Udalbitzako Luis Intxauspe, Iruñeko Udaleko Patxi Perales, Hendaiako Udaleko Iker Elizalde, Debagoieneko Gizarte Berrikuntza Plataformako Aritz Otxandiano, Aiaraldeko Gartzen Garaio, MONDRAGONeko Ibon Antero, Olatukoop-eko Leire Udabe eta KoopFabrikako Beñat Irasuegik parte hartu zuten ekitaldian.
Hiru arlo edo mailatan ekonomia soziala eta kooperatibismoa sustatzeko ikuspegia jorratu zuten bertaratutakoek.
- Herri mailan: Zer egin daiteke herri batean? Zer Udaletatik? Zer herri ekimenetik? Zer egin dezakegu elkarrekin? Proiektu publiko komunitarioak sustatu daitezke? Nola?
- Eskualde mailan: Zer egin daiteke eskualde mailan? Zein esperientzia edo eredu ezagutzen ditugu? Zein da egiten duten ekarpena?
- Euskal Herri mailan: Zer ari dira egiten Euskal Herri mailako sare kooperatiboetatik? Zer egin daiteke? Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak? Zein behar ditugu?
Ibon Antero (MONDRAGON) eta Beñat Irasuegi (OlatuKoop)
Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da KoopFabrika. Kooperatiba Fabrika proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa bat, 2017an abian jarri zenetik, 30 proiektutik gora sustatu dituena.
Ekintzailetza sozial kooperatiboak ekintzailetza eredu desberdina jartzen du erdigunean: komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasunaz gain, bizigarritasuna ere hartzen du kontuan.
Lankidetzan sorturiko programa da KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia, OlatuKoop sarea, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua eta Debagoienako garapen agentzia, Beterri-Buruntzako udalak eta Oarsoaldea garapen agentzia.