2018ko Kongresuarekin hitzordua

MONDRAGONek urteroko hitzordua du gaur Donostiako Kursaalen. Gaurko Kongresuan "Emaitzen Banaketaren" ponentzia eztabaidatuko da.
Card image cap
2018/11/14

15:30ean hasiko da Donostiako Kursaalen MONDRAGONen Kongresuaren edizio berria. Guztira, Korporazioaren barne dauden kooperatiba guztietako 650 konpromisario daude hitzordura deituak. 

"Emaitzen Banaketa Baliabide Propioak Indartzeko" izeneko ponentzia aurkeztu eta eztabaidatuko da.

Gaur egingo den kongresuan "Emaitzen Banaketa Baliabide Propioak Indartzeko" izeneko ponentzia aurkeztu eta eztabaidatuko da. Hain justu ere, aipatu ponentziaren aurkezpena izango da berrikuntza nagusiena.

Korporazioaren '2017-2020 Politika sozioenpresarialaren' testuinguruan kokatzen da ponentzia. Aipatu politikak negozioen etorkizuneko jasangarritasuna duela helburu eta luzera begirako bideragarritasun hori ziurtatzeko ezinbestekoa da kooperatibek egoera finantzario sendoak eta orekatuak edukitzea.

Era berean, gaurko hitzorduan MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorrak eta Kontseilu Orokorrak eginiko kudeaketaren deskargua ere egingo da. Hala, Kontseilu Orokorreko presidente den Iñigo Ucinek, kooperatibetako kongresukideei zuzentzeko aukera ere aprobetxatuko du.