Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
‘H3 MONDRAGON, Lankidetzan ekin’ saio berria, Nafarroako kooperatibei zuzenduta
Bi hilabetetik behin antolatzen dira saioak, ekintzailetasunaren kultura sustatzea eta etorkizuneko negozio-aukerak aztertzea helburu izanik.
Negozio berrien sustapenaren eta berrikuntzaren estrategia korporatiboaren testuinguruan, MONDRAGON Sustapen Zentroaren helburua da ekintzailetzarako ekosistema ireki eta lankidetzazkoa bultzatzea eta dinamizatzea, jarduera ekintzaileak sustatuz eta berauek, kooperatiben, dibisioen eta ezagutza-entitateen kudeaketan txertatuz.
Oraingo honetan, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroarekin (CEIN) elkarlanean, MONDRAGON Sustapen Zentroak ‘H3 MONDRAGON, Lankidetzan ekin’ saio berri bat antolatu du. Debagoiena (Arrasate, 2018ko maiatza eta uztaila), Goierri (2018ko iraila) eta Lea-Artibai (2018ko azaroa) zeharkatu ondoren, Nafarroako lurraldearen txanda izan da oraingoa.
Nafarroako lurraldeko kooperatiba, dibisio eta agente ezberdinetako hogeita hamar bat lagun elkartu ziren CEINen iragan otsailaren 22an, barne-ekintzailetasuna, negozio berrien sustapena edota enpresen arteko elkarlana hizpide izan duen hitzorduan.
Jardunaldia Pilar Irigoienek eta Joseba Sagastigordiak aurkeztu dute, SODENAko (Nafarroako garapen ekonomikorako agentzia) zuzendari kudeatzailea eta CEINeko kontseilari ordezkaria, eta MONDRAGON Sustapen Zentroko Enpresa-sustapeneko zuzendaria, hurrenez hurren.
Ondoren, José Javier Armendarizek eta Désiré Gahigirok hartu dute hitza, Clave Mayor Inbertsio-funseko kontseilari delegatua eta USCALeko zuzendari nagusia, hurrenez hurren. Inbertsio-funtsen eta Corporate-en ikuspuntutik eta eskarmentutik, berrikuntza irekia, ekintzailetasuna eta proiektu berriei ematen zaien babesa eta laguntza izan dute hizpide.
Jarraian, hainbat ekintzailetza-kasu eta enpresa eragile eta startupen arteko lankidetza esperientzia aurkeztu dira, hizlari hauen eskutik: Javier Fernández, KUNAK enpresako ko-fundatzailea eta zuzendari nagusia. Haririk gabeko monitorizazio-sistemen inplementaziorako irtenbide berritzailea da KUNAK; Jon Salvidea, SAVVY DATA SYSTEMS enpresako ko-fundatzailea eta negozio-alorreko zuzendaria. DANOBATGROUPek parte hartutako startup-a da, monitorizazio aurreratuan eta industriara bideratutako Big Datan espezializatua; eta, Jon Navarlaz, iAR enpresako ko-fundatzailea eta zuzendari nagusia, Makina-lerroetako langileen lana hobetzera zuzendutako software industriala garatzen duena.