‘Gorputza ON, buruari ON’ spotak irabazi du aurtengo Euspot lehiaketa

Inoiz baino lan gehiago jaso dira: 98 spot. Gaia “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!” izan da eta, beste behin ere, euskarazko sormena sustatzea izan da helburua.
Card image cap
2019/06/03

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Arteman Komunikazioa eta MusicLibrary-rekin batera.

98 spot, inoiz baino gehiago: Tuteratik Bilboraino

2019ko lehiaketa orain arteko arrakastatsuena izan da. Guztira 98 lan aurkeztu dira, aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Hernani, Tutera, Sopela, Bilbo, Zarautz, Oñati, Gasteiz, Aramaio, Donostia, Aretxabaleta, Fontellas, Eskoriatza, Eibar, Durango, Ordizia, Hondarribia, Zaldibia, Ondarroa, Tolosa, Arrasate, Urretxu, Zumarraga, Andoain, Bergara… Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 62 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 36 lan. Parte-hartze kopuruan eta kalitatean igoera nabarmena izan da aurten, iaz baino 25 spot gehiago jaso baitira, igoera horren arrazoia da hainbat ikastetxetan propio lehiaketarako egindako lanketa berezia.

 Aurtengo gaia: “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!”

Aurten, Euspot lehiaketak jarduera fisikoaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Spotak nabarmendu beharko ditu jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Gizarte aktiboago bat sustatzea da helburua. Egunean zehar egiten ditugun jarduera fisikoekin onura berberak lor genitzake. Egunerokotasunean aktibo izateak osasun hobea izaten eta hobeto sentitzen laguntzen digu. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtu nahi ditugu jarduera fisikoa areagotuz eta sedentarismoa baztertuz.

500 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak

Aurtengo edizioa berrikuntza ugarirekin etorri da. Harrobi lan horretan indartsu ekin dio aurten antolakuntzak, ikus-entzunezko publizitatearen gaineko saioak eskainiz ikastetxeetan, zein ikus-entzunezko eskola espezializatuetan. Edizio honetan esfortzu berezia egin da formazioan eta sustapenean, guztira 11 formazio saio eman ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan: Donostia, Gasteiz, Bilbo, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate… Formazio saioen helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea.

Euspot 2019 sari-banaketa ekitaldia

Irabazleak

  • Spotik onena / 1.000 euro

“Gorputza ON, buruari ON” spota
Egileak: Jabi Jubera eta Irati Agirreazkuenaga. (Bilbo)

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro

“Piztu bizitza” spota
Egileak: Mari Garcia, Maider Donoso eta Aitzol Zubizarreta. (Zaldibia, Arrasate eta Santurtzi)

  • Publikoaren saria / 500 euro

2.000 bozkatik gora jaso dira sarean guztira.

“Nahi baduzu, ahal duzu” spota
Egileak: Andoni Mtz de Madina, Julen de la Serna, Ieneko Ruiz de Azua eta Ibai López. (Gasteiz)

  • BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

“Ez zaitez aldrebestu, mugitu eta bizi!” spota
Egilea: Oihan Loiti Iraola (Arrasate)

  • Music Library saria / 300 euro

Musika sinkronizazio onenari saria. Iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasunagatik.

Argazki guztiak: 
 https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72157708842186716/with/47967433807/ 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa