Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma abian da
Euskararen normalizazioak eta normatibizazioak XXI. mendean izan ditzaketen nondik norako garrantzitsuenei buruzko prestakuntza sendoa eman nahi du ‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma berriak, etorkizuneko profesionalak sortzeko asmoz. Espezializazio diploma teoriko-praktikoa izango da eta irakasleak Euskaltzaindiaren eguneroko zereginetan ari diren euskaltzainak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak izango dira.
Euskaltzaindiko egitasmoetarako prestakuntza
Euskaltzaindiak haren eginkizuna, egitasmoak eta horien gizarteratze lana egokitu eta pertsona berriak erakarri eta prestatu nahi ditu Euskaltzaindiak sorreratik dituen bi sailetan jarduteko: IKER sailean (euskararen estandarizazioa XXI. mendean) eta JAGON sailean (euskararen erabilera soziala sustatzea horretan diharduten gainerako eragileekin batera).
‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma bukatuta profesionalak gai izango dira arlo horietan orain arte egin den ibilbidea azaltzeko bere testuinguru sozialean eta historikoan egoki kokatuta, baita arlo horietako etorkizuneko erronka nagusiak identifikatzeko eta horiei erantzuteko ere. Besteak beste, hauek izan daitezke espezializazio diploma egiten duten pertsonen lanbideak:
- Euskaltzaindiaren egitasmoetako teknikaria: corpusgintza, lexikografia, dialektologia, onomastika, morfosintaxia, hizkuntza zuzenbidea, euskararen erabilera soziala…
- Espezializazio diploman lantzen diren gaien arloko teknikaria erakunde publiko, pribatu eta elkarteetan.
- Espezializazio diploman lantzen diren gaien arloko ikertzailea.
- Euskara teknikaria erakunde publiko, pribatu eta elkarteetan.
Gainera, Euskaltzaindiak lan poltsa sortuko du espezializazio diplomaren amaieran. Espezializazio diploma egin dutenek lehentasuna izango dute lan poltsa horretan, diplomako noten arabera.
Prezioa eta antolaketa
Graduondokoa modalitate erdi-presentzialean egingo da. Ikastaroa hasiko da 2024ko urriaren 1ean eta bukatuko da 2025eko maiatzera 23an; saio presentzialak astearte eta ostegun goizetan izango dira, 10:00etatik 13:00etara, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan. Euskaltzaindiaren dirulaguntzari esker, matrikula merkeagoa izango da: 3.150 €