Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
2014ko Enpresarean azokan izena emateko epea zabalik
Urriaren 23an egingo da Donostiako Kursaalen Enpresarean azoka. Enpresen eta profesionalen arteko elkarlana sustatzeko, elkarren proposamenak eta eskaintzak ezagutzeko, negozio-bide berriak zabaltzeko eta enpresen etorkizunaz eztabaidatzeko gunea da Enpresarean. MONDRAGON Korporazioko zenbait ordezkarik parte hartuko dute azokan.

Parte hartu nahi duzu azokan? Bi modu daude azokan parte hartzeko:
- Azokaren egitarauaren barruan, norberaren negozioaren/proposamenaren hiru minutuko aurkezpena eginez.
- Azokara bertaratuz eta programatu diren solasaldi, hitzaldi, aurkezpen eta elkarlana sustatzeko bazkarian parte-hartze aktiboa izanez.
Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronkak izango dira aztergai aurtengo Enpresarean azokan.