Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
2013ko urtekaria eskuragai TUlankideko koop gunean

Zeintzuk izan ziren MONDRAGON Korporazioan iazko protagonistak? eta zeintzuk izan ziren albisterik garrantzitsuenak? Albiste eta ekintza komunikatibo askotarikoak izan ziren, positibo eta negatiboak, harridura eragin zutenak, eta baita eragin handikoak ere. Hori guztia aintzat hartu eta iazko jardun komunikatiboa 18 orritan jaso eta irakurleen esku, kooperatibisten esku, jarri du TU lankidek. Guztira 2013 urtean TU lankidek lau zenbaki argitaratu zituen, eta honako portadako gaiak landu zituen: Interkooperazioa, 2016 jomugan: etorkizunerako praktika on korporatiboak, Erantzukizun Sozial Korporatiboa eta Fagor Etxetresna Elektrikoa hartzekodunen konkurtso ondorengo 'solidaritate garaia' izenekoa.
Urtekaria tulankide.com agerkari digitalean argitaratuta dago, koop gunean, eta nahi duten kooperatibistok bertan izango dute kontsultak egiteko aukera.