2013-14ko kirol ekintzen programa prest du MUk

2013-14 ikasturterako kirol ekintzen katalogoa jada publikatu du Mondragon Unibertsitateak. Bertan jasotzen da informazio zehaztua: ikasturtean zehar egongo diren txapelketak, osasun eta kirol jarduerak, kirol bekak eta ECTS kredituak, ekintza osagarriak, egutegi zehaztua eta abar.
Card image cap
2013/09/09

Urtero bezala, MUko Kirol Zerbitzuak jarduera ezberdinak aurreikusi ditu hasi berri dugun ikasturterako.

Programa

Prestatu duten ekintzen eskuorrian ikusi daitekeen bezala, egitarau zabala prestatu dute.

- Izango diren txapelketa desberdinak: Frantziako unibertsitate arteko surf txapelketa, herri kirolen txapelketa, karting txapelketa, pilota txapelketa internazionala, online korrikaldiak, eta abar.

- Osasun eta kirol jarduerak

- Kirol bekak eta ECTS kredituak

- Ekintza osagarriak

Horretaz gain, 2013-14ko egutegi zehaztua jasotzen du, hilabete bakoitzean izango diren ekintza guztiak zehaztuta.

Informazi gehiago: http://www.mondragon.edu/eu/kirol-zerbitzua

Dena den, ikasleen ekintza gogokoen jarduerak antolatzeko asmoarekin, hauen nahiak ezagutzeko elkarrizketak egingo dituzte. Antolaturiko programa hau, moldagarria da; izan ere eskaintza berriak gehituz joango dira eta jasotako proposamenak kontuan hartuko dira.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa