Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
2011ko zeregin korporatiboak euskararen alorrean
Karrera Amaierako Proiektuak euskaraz MU – MONDRAGON saria abian
Karrera amaierako proiektuak euskaraz egin daitezen sustatze aldera, aurten abiatuko da MUk eta MONDRAGONek antolaturiko saria.
Sariaren baldintza eta ezaugarriak honakoak:
- Proiektu-txostenaren euskararen kalitatea sarituko da.
- Maiztasuna: urtero.
- Parte hartzeko baldintzak: MUko ikaslea izatea, proiektua MONDRAGONeko erakunde batean egindakoa izatea eta proiektu-txostena euskaraz idaztea.
- Sariaren zenbatekoa: 2.000 €.
- Aurkezteko prozedura: 9 edo hortik gorako nota akademikoa lortzen duen ikasleak hartu ahal izango dute parte eta horrela jakinaraziko dio tutoreak nota akademikoaren berri ematerakoan. Ikasleak baimenorria sinatu beharko du eta isilpeko proiektuen kasuan, enpresaren baimena ziurtatu beharko da.
- Epaimahaia: fakultate bakoitzeko bina irakaslek eta MONDRAGONeko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.
- Sari-ematea: abenduaren 3ko euskararen egunaren bueltan antolaturiko ekitaldian jakinaraziko da nor den sariaren irabazlea eta ekitaldian bertan emango zaio saria.
- Zabalkundea: sariaren eta saridunaren berri komunikabideetan emango da.
Euskara planen bilduma eguneratzen
Korporazioko euskara planen informazioa trukatzeko aukera bermatze aldera, estranet korporatiboan txertatuta dagoen Bilduma aplikazioaren edukia eguneratzeari ekin dio Mahai Teknikoak.
2.0 Komunitatea abiatuko da
Zentro korporatiboko unitate edo zerbitzuek estranet bidezko komunitateak abiatzeari ekin dioten bezala, euskararen arloak ere aukera horri ekingo dio.
Komunitate gunearen bidez korporazioaren eta kooperatiben arteko komunikazioan ez ezik, kooperatiben arteko komunikazioan ere eregitea da xedea.
Eskualdetako dinamikak aurrera
Esperientziak trukatuz, baliabideak optimizatuz edo zereginak partekatuz gogoz dihardute Goierri, Lea Artibai eta Nafarroako batzordeek. Araban ere horrelako batzorde bat sortzeko aukera arakatu nahi du Mahaiak.
Euskara planak gehitzea
Urtero legez euskara planen kopurua handitze aldera, aurten ere zenbait kooperatibatara joko da. Bestalde, Berrikuntzaren arloan 2010ean erabakitako bideari jarraipena egingo zaio; alegia, Zentro korporatibora zuzentzen diren proiektu bakoitzari eskatuko zaio aurkeztu behar izango duen bideragarritasun
planari hizkuntzaren kudeaketari buruzko gogoeta gehitzea.
Bestelako zenbait egiteko
Horietaz gain, beste zenbait egiteko aurreikusi dira, hala nola, eNOren zabalkundeaz jarraitzea (gerenteen harrera, korporazioko kooperatiba kide berriak…), Politika Sozioenpresarialean eNO jasotzea, Heziketa kooperatiboan euskararen normalizazioak lekua izatea, enpresa kulturari buruzko inkestan euskararen normalizazioa aztergai izatea, erakundetze praktika onak identifikatzea, euskara koordinatzaile berriei harrera egitea, etab…
Korrika Extrem MAPSAren eskutik
MAPSAk KORRIKA EXTREM ekimena abiatu du: Nafarroako Erriberako ahalik eta kilometro gehien erostea. Laguntza bonoak Mapsan, Nafarroako Euskara Batzordean, Mahai Teknikoan eta EMUNen jarri dituzte salgai.
Erriberako kilometroak erosteaz gain, MAPSAko Euskara Batzordeak langileekin honako erronka antolatu du: MAPSAk harturiko kilometrotik hasita, enpresan dauden kirolariek esaten duten adina kilometro egitea. Gainera, kirolariei eta langile guztiei dei egingo die Erriberara joateko; egitaraua ez da makala: bazkari edo afariren bat, kilometro batzuetan korrika egitea eta beste batzuetan kirolariak animatzea.
Eta hori guztia helburua garbi izanik: Korrika laguntzeaz gain, langileen artean euskararen aldeko giroa piztea eta euskara ez dakitenak euskara ikasten has daitezen animatzea.