Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
2001-2014 urte bitarteko liburu "oso gomendagarriak"

Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014 izeneko irakur gidak jasotzen ditu urte tarte horretan mintegiak berak kaleratutako gidetatik liburu gomendagarrienak.
Liburu "oso gomendagarrien" bilduma egiteko, Haur Liburu Mintegiak irakurri ditu euskarazko 1.614 liburu. Horietatik 687 jatorriz euskarazkoak dira eta beste guztiak itzulitakoak. Guztira, 192 liburu aukeratu eta komentatu dira gidan.
Egun, 13 lagunek osatzen dute Haur Liburu Mintegia baina, dozenaka izan dira urte hauetan proiektuan parte hartu dutenak. Eskoriatzako campusean biltzen den mintegian, parte hartzen dute unibertsitateko irakasleek eta Debagoieneko eskoletako eta Udal liburutegietako profesionalek.
Haur Liburu Mintegia 1989. urtean hasi zen liburuak aztertzen eta irakur gidak argitaratzen.
Gida deskargatzeko: Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014
Haur Liburu Mintegiko kideak Eskoriatzeko campusean.