Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
200 langile eta bazkidek adierazi dute ULMA gara!

Hain zuzen ere, bazkide eta langileen konpromisoaren emaitza da, 50 urte baino gehiagoko ibilbide sozio-enpresariala duen Kooperatiba Talde honen aberastasunaren eta nortasunaren osagai nagusia eta ezberdin egin duena.
Aukeratutako eslogana hauxe da: “ULMA Gara!, ¡Somos ULMA!, We are ULMA!”. Honek errealitate honen protagonistak diren pertsonei eman nahi die ahotsa, euren testigantzak zuzenean eta hizkuntza ezberdinetan jasoz, eta Taldearen tokiko nortasunaz gain, nazioartekoa ere deskribatuz.
Irudia ULMA Taldeak urte bukaeran argitaratuko dituen euskarri korporatiboetan egongo da ikusgai. ULMAtik atzoko topaketara azaldu ziren bazkide eta langileei euren borondatezko eta interesik gabeko parte hartzea eskertzen diete, kolektiboak oraingo honetan ere ohi duen bezalako jarrera positiboa agertu duelako azken deialdi hau bezalako ekimenei erantzuteko orduan.