Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
20. urteurreneko logoa, harrobiko diseinatzaileen sormenaren emaitza

2023-24 ikasturtea, Arizmendi Ikastolaren 20. ikasturtea da. Arizmendi Ikastola osatzen duten hezkuntza proiektuak aspaldikoagoak badira ere, guztien arteko batura orain 20 urte eman zen eta sasoi emankorra izan da ikastolaren kolektiboa osatzen duten profesional, guraso, ikasle, kolaboratzaile eta herri eragile desberdinentzat.
Sormena ikasleen esku utzi dute Arizmendikoek eta emaitzak onak izan dira. Harrobiak erantzun du, era masiboan gainera, eta lehiaketaren parte-hartzea itzela izan da; ia 500 lan jaso dira.
Urteurren honen baitan, Ikastolako komunitateko kide guztiontzat zabalik egon den lema eta logo lehiaketa abiatu zuen Arizmendi Ikastolak urtearen amaieran, ikasturtean erabiliko diren euskarri komunikatibo desberdinetan txertatzeko. Sormena ikasleen esku utzi dute Arizmendikoek eta emaitzak onak izan dira. Harrobiak erantzun du, era masiboan gainera, izan ere, lehiaketaren parte-hartzea itzela izan da; ia 500 lan jaso dira. Era berean, kalitatea ere ez da falta izan.
Irabazleak
Hauek izan dira irabazleak:
Logoak:
- Hodei Ramos (LH 5, Arimazubi) – Saria: Arrasateko Elkar liburudendan 50 €-ko bonoa.
- Irati Crespo (DBH 3, Almen) – Saria: 4 pertsonentzako afaria Sara jatetxean.
Leloak:
- Eider Elorza (DBH 2, Gazteluondo) – Lema: “HOGEI GEHIO”. Saria: Arrasateko Elkar liburudendan 50 €-ko bonoa.
- Agate Agirre (Praktiketako profesionala, Arimazubi) – Lema: “20 urtez elkar eraikitzen”. Saria: 4 pertsonentzako afaria Sara jatetxean.