Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
20 urteko ibilbidea gogora ekartzeko hitzaldia antolatu du Arizmendi Ikastolak

20 urte igaro dira Arizmendi Ikastola sortu zenetik, baina gure ibarrean ikastolen sorrera askoz antzinagokoa da. 70eko hamarkada hasieran kokatzen da ikastolen sorrera, frankismoaren amaieran sortu ziren, euskal kultura eta hizkuntzaren hezkuntza proiektu sustatzaile gisa; kooperatibismoaren babespean eta Laboral Kutxaren laguntzarekin abiatu ziren hezkuntza proiektu kooperatiboak.
Gaur egun Euskal Herrian erreferente bilakatu da Arizmendi Ikastola eta Estatuan ere 'konfiantzaren pedagogiaren' aitzindarietako bat
Urte haietakoak dira gaurko fruituak. Ondoren, Leintz Ibarreko zenbait ikastola proiektuk bat egin zuten 2004an Euskal Herriko ikastola handiena sortuz, Arizmendi Ikastola. Milaka izan dira urte hauetan guztietan Arizmendi Ikastolatik igarotako neska mutikoak, ugari belaunaldiak, oparoak gehienak. Gaur egun Euskal Herrian erreferente bilakatu da Arizmendi Ikastola eta Estatuan ere 'konfiantzaren pedagogiaren' aitzindarietako bat.
Horren guztiaren inguruan arituko dira bihar Arrasateko Kulturaten, 18:00etatik aurrera. MONDRAGON Korporazioko Iñigo Iñurrategik koordinatu eta dinamizatutako mahai ingurua izango da, eta Iñigorekin batera lau pertsona izango dira: Esther Merino, Arizmendi Ikastolako profesionala; Mikel Lopez de Arkaute, gurasoa; Maialen Arratibel, ikastolako ikasle ohia; eta Leire Okarantza, ikastolako gurasoa eta kolaboratzailea.
Gainera mahai inguruak balioko du sorrera garaiko zenbait testigantza eta irudi berreskuratzeko. Hala, Axun Garai, Jose Aranako guraso eta bazkide onuradunaren hitzak, edo eta Itziar Gurtubai sorrerako irakaslearen eta bazkidearen testigantzek hornituko dute solasaldia. Baita Javier Pagaldairen hitzek ere
Gainera mahai inguruak balioko du sorrera garaiko zenbait testigantza eta irudi berreskuratzeko. Hala, Axun Garai, Jose Aranako guraso eta bazkide onuradunaren hitzak, edo eta Itziar Gurtubai sorrerako irakaslearen eta bazkidearen testigantzek hornituko dute solasaldia. Baita Javier Pagaldairen hitzek ere. Ikastolen Sustapenerako departamenduko burua izan zen Caja Laboralen.
Aukera bikaina izango da, dudarik gabe, Euskal Herriko ikastolen historia ezagutzeko eta gaurko ikuspegiaz aritzeko. Alegia, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz berba egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.