Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
20 urteko ibilbidea egin du GSRk

MONDRAGONek sustatutako enpresa proiektua da GSR eta adineko pertsonen, ezgaitasunak dituztenen edo eta osasun mentalaren zaintza eskatzen dutenen kudeaketa integrala eta atentzio soziosanitarioa eskaintzen du Euskadin, Nafarroan eta Errioxan.
Gaur egun 1.400 pertsona enpleatzen ditu; medikuak, erizainak, gerokultoreak, fisioterapeutak, psikologok... eta beste hainbat profesional, eta guztira 26 adineko egoitza eta 12 eguneko zentro kudeatzen ditu. Era berean etxez etxeko laguntza, osasun mental zerbitzua eta desgaitasunak dituztenei zerbitzuak eskaintzen dizkiete.
2022an 43,5 milioi euroko salmentak izan zituen eta 2023 urterako salmenta aurreikuspenak 55,5 milioi eurokoak dira.
Naiz eta gaur egun ikuspegi bikaina duen eta ondo kontsolidatutako proiektua den, lehenengo urteetan arazo ugari izan zituzten. MONDRAGONen ohikoak ziren aktibitateak dibertsifikatzeko sortu zen, eta osasun sektorerantz egin zuen, interkooperazio ariketa konplexuan, Ausolanen eta MONDRAGON Inbertsioak-en laguntzaz.
Era berean, sektorea berritzeko asmoarekin abiatu ziren, kooperatiba eratuz eta langileei jabe izateko aukera eskainiz, kudeaketaren eta emaitzen arduradun.
Oizpe (Bizkaia) erresidentziako lan-taldea.
GSR formulak funtzionatu du eta 20 urteko ibilbidean, lan handia eginez, zintzotasunez, xumetasunez eta errespetuz, pertsonen zaintzan indar guztia jarriz, sekulako bide oparoa egin du. Zorionak langile guztioi!