Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
20 taldek hartuko dute parte microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEren lehen edizioan
microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoaren lehen edizioa 2019ko urtarrilaren 19an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean. Emozioz beteriko taldekako ikasketa esperientzia dugu hau, ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgiltzera animatzen dituena. Lehen edizio honetan 20 taldek hartuko dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik; konkretuki Arizmendi ikastolatik bost taldek, Mariaren Lagundiatik hiruk, Axular, El Regato, Urkide eta Jesus Maria ikastetxeetatik bik eta Trueba, Egibide, Elburgo eta Zuazola ikastoletatik talde banak. Kontuan izanik gehienez 16 pertsonetako taldeak osatu daitezkeela torneoaren egunean, 320 ikasle inguru batzea aurreikusten du antolakuntzak.
Lehen edizioa MONDRAGON Korporazioa, Innobasque, Scientia Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua dago, eta antolakuntzaz Ulma Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolan erakundeak arduratu dira.
microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoaren lehen edizioa MONDRAGON Korporazioa, Innobasque, Scientia Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua dago, antolakuntza Ulma Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolan erakundeen esku geratuz. Erakunde ezberdinen arteko interkooperazio ariketa garrantzitsua da hau, enpresa, ikerketa eta jakintza arloko kooperatiben eguneroko jarduna etorkizuneko profesionalei gerturatzea ahalbidetuko duena.
FIRST LEGO League Euskadi finalerako balizko entrenamendua
FIRST LEGO League Euskadiren finala otsailaren 16an izango da Gasteizko Europa Jauregian, eta bertan parte hartuko duten zenbait taldek beraien proiektuen egoera aztertzeko aukera izango dute microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEn. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 44 ikastetxetako 1.500 ikaslek hartuko dute parte FIRST LEGO League Euskadiren hamargarren edizioa den honetan. Aurten ikasleek INTO ORBIT erronkari aurre egin beharko diote, zientzia-proiektua, robotaren jokoa eta balioen atalean. INTO ORBIT erronkaren baitan partaideek espazioan bizitza errazteko soluzio berritzaileak proposatu beharko dituzte, bertan urtebetez bizitzeak sor ditzakeen arazoentzako konponbideak emanez.
Ikasketa programa berezi bat
microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoa FIRST LEGO League nazioarteko heziketa programatik eratorria dator, gazteria zientzia eta teknologiaren arlora hurbiltzea helburu duena. Emozioz beteriko ikasketa esperientzia honen bitartez mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotako 500.000 gazte baino gehiagorengan XXI. mendeko trebetasunak pizten ditu.
Heziketa programa honek eskola umeen artean gaitasun zientifiko zein teknologikoekiko interesa sustatzea du helburu
Euskadin FIRST LEGO League STEAM heziketarako erreferentziazko programa da, Innobasque erakundeak sustatua dagoena. Heziketa programa honek eskola umeen artean gaitasun zientifiko zein teknologikoekiko interesa sustatzea du helburu nagusitzat, garapen pertsonalerako eta etorkizun profesionalerako konpetentzia digitalak zein zeharkakoak lantzen lagunduz. Hezkuntza praktikoa, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak biltzen egungo gizarte-erronkak konpontzeko baliabide gisa duten eginkizuna zein den definitzea da asmoa.
Innobasquek, lehiaketa osatzeko, prestakuntza-programa bat antolatzen du, Espainiako estatuan antzekorik ez duena, eta sektore aeroespazialari eta honen inguruko lanbideei loturik Euskadin dagoen enpresa eta industria-sarera hurbilduko ditu talde parte-hartzaileak.