Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
2.500 farmaziak eta 50.000 pazientek egunero, Fagor Healthcare aukeratzen dute

Egunero, 50.000 gaixo baino gehiagori laguntzen die euren tratamendua behar bezala jarraitzen. Eta azken urte honetako datuen arabera, % 95eko atxikidura erregistratu da zerbitzua erabili duten pazienteen artean.
Tratamendua jarraitzea erronka handia da osasun publikoarentzat, batez ere hainbat sendagai hartzen dituzten gaixo kronikoen kasuan. Uste da gaixo kronikoen erdiak baino gehiagok ez duela bere tratamendua behar bezala jarraitzen. Sendagaiak emateko sistema pertsonalizatuaren bidez, arazo horri irtenbidea eman dio Medical Dispenser-ek, botikak behar bezala ematea errazten eta huts egiteko arriskua murrizten baitu. Fagor Healthcare-ren sistema erdiautomatikoak blisterrak modu seguru eta eraginkorrean prestatzea ahalbidetzen die botikariei eta kudeaketa-softwareak gaixoen jarraipen-prozesua eta osasun-arloko profesionalen arteko komunikazioa optimizatzen ditu.
Fagor Healthcare-ren sistema erdiautomatikoak blisterrak modu seguru eta eraginkorrean prestatzea ahalbidetzen die botikariei
Nazioarteko hedapena eta hazkunde iraunkorra
Fagor Healthcare-n fakturazioaren % 85 Espainian oinarritzen den arren, 2024an % 8 gehiago esportatzea lortu du eta, hala, nazioartean daukan presentzia finkatu du. Portugalera ere nabarmenki hedatu da eta Espainian adina farmaziatan egotea lortu du.
Fagor Healthcare-ren esportazioek % 8ko igoera izan dute 2024an eta, hala, nazioarteko merkatuetan finkatzea lortu du
2025rako aurreikuspenak oso positiboak dira Espainiako merkaturako, % 10 baino gehiagoko hazkundea izango duela aurreikusten baita, bai farmazia kopuruari, bai paziente kopuruari dagokienez. Horrez gain, gizarte- eta osasun-arloan duen lidergoa finkatu nahi du kooperatibak.
“Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea da gure helburua”, adierazi du Fagor Healthcare-k. “Medical Dispenser funtsezko tresna da helburu hori lortzeko; izan ere, gaixoei zerbitzu pertsonalizatu eta eraginkorrago bat eskaintzeko aukera ematen die botikariei”.
Fagor Healthcare-k, MONDRAGON Health klusterreko kooperatibak, berrikuntza eta kalitatearekiko konpromisoa dauka eta eragile gakoa da tratamenduen jarraipenari eta arreta farmazeutikoari lotutako soluzio berritzaileak aurkitzeari dagokionez. Ezagutu bio-osasunaren arlorako eta arlo soziosanitariorako soluzio berritzaile gehiago.