Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
170 iritzi eta proposamenek lagunduko digute hobetzen
170 pertsonek hartu dute parte TU Lankide hobetzeko proposatu dugun inkestan. Ekarpen eta iritziei esker hobetzen joango gara, poliki-poliki, aldizkaria eta baita web ataria ere.

Ekimen honetan parte hartu duten pertsonen gehiengoa kooperatiben ingurukoa da eta horietatik hiruk irabazi dute Columbus pack bat. Irabazleak izan dira: Raul García, Jone Bartolome eta Alberto del Moral.
Sarien banaketa datorren astean egingo dugu eta irabazleen argazkia ere argitaratuko dugu, martxoaren hasieran argitaratuko den aldizkarian, eta baita web gunean ere.
Era askotariko iritziak
Parte hartu duten pertsonek gai desberdinei buruz eman dute iritzia: diseinua, eduki informatiboa, argazki eta bideoei buruz, hizkuntzen erabilera,... Era berean, hobetzeko hainbat proposamen egin dira; guztiak kontuan hartu eta ahal den neurriak aztertzen ahaleginduko gara.