Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
43 talde FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finalean
FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finala geroz eta hurbilago dago, eta azken egunetako prestaketa lanak aurrea doaz. Torneoa presentzialtasunera itzuliko da edizio berri honetan, eta jaialdi ikusgarri bat prestatzen dihardu antolakuntza taldea.
Martxoaren 4an 43 talde elkartuko dira Iturripeko campusean, 25 Challenge kategoria eta 18 Explore kategorian; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak. Arrasateko egoitzan parte hartuko duten taldeak hurrengo ikastetxeetatik etorriko dira: Arizmendi Ikastola, San Fidel Ikastola, BeraKruz Ikastola, Centro Renzulli-Colegio Sagrado Corazón-Carmelitas, Elkar Hezi ikastetxea, IES Oñati BHI, Mariaren Lagundia Ikastola, Nevers ikastetxea, Sagrado Corazon ikastetxea Bermeo, Lauaxeta Ikastola, Tecnoclub Elburgo, Colegio Munabe, Colegio El Regato, Berrio-Otxoa ikastetxea, Colegio San Pedro Apostol eta Jesus Maria ikastetxea.
Boluntarioen ezinbesteko papera
FLL Euskadi-MONDRAGON torneo aurrera atera ahal izateko boluntariotzarako deialdia egin zuen antolakuntzak, eta publikoak zinez erantzun du. Guztira 85 pertsonek osatutako sarea eratu da. Horietako asko Mondragon Unibertsitateko goi Eskola Politeknikoko ikasleak dira, baina badaude beste hainbat Ikerlanetik izen eman dutenak, edo MAIER eta Fagor Arrasate bezalako kooperatibetatik. Boluntario hauek arbitro, epaile, floater edo timekeeper edo scorekeeper bezalako rolak hartuko dituzte.