Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
150.000 lagunek baino gehiagok dute EROSKI Club-Mastercard kreditu-txartel berria
EROSKI Club-Mastercard kreditu txartelak 150.000 lagun baino gehiago ditu dagoeneko, eta onuradunak ari dira dagoeneko haren abantailez gozatzen, dela aurrezpenekin, dela zerbitzuekin eta dela ordaintzeko erraztasunekin. EROSKIk maiatzaren azken aldera atera zuen EROSKI Club kreditu txartel berria; horretan lagundu diote Mastercardek eta Santander Consumer Financek, eta helburua izan da kontsumitzaileei aurrezteko era berriak eskaintzea.
EROSKI Club - Mastercard kreditu txartela edonoiz eskatu ahalko du kontsumitzaileak EROSKIren edozein dendatan, supermerkatutan, hipermerkatutan, gasolindegitan, optikatan edo bidaia agentziatan.
Martxan jarri zenetik bost hilabete joan diren honetan, oso baikorra izan da EROSKI Club - Mastercard kreditu txartel berriaren balantzea. "Oso pozik gaude ikusirik nolako harrera egin dioten bezeroek Mastercardekin partekatutako ekimen honi. Geure burua berrasmatzeko borondatez jarraitzen dugu, Bezero Bazkideei aurrezteko modu berriak eskainiz, abantaila pertsonalizatuak eta zuzenak emanez eta haien bizimodua erraztuz", esan du Marketin Saileko zuzendariak, Eva Ugartek.
Txartel berriak dakartzan abantailen artean, bezeroek asko estimatzen dute EROSKItik* kanpo ordaindutako erosketen %1 aurrezpen bilakatzearena. Diru hori EROSKI Clubaren txartel elkartuan sartzen da, Bezero Bazkideak diru gisa erabil dezan kooperatibaren edozein supermerkatu, hipermerkatu, gasolindegi, optika eta bidaia agentziatan edo on line dendan erosketak egiteko orduan. Multitxartela izateak ematen duen erosotasuna ere nabarmentzen dute; izan ere, EROSKI Clubaren fidelizazio txartelarekin lotua dago, eta, beraz, Bezero Bazkidea izateak dakartzan onura guztiak eta kreditu txartel batenak elkartzen ditu EROSKIren denda sarean erosketak egiteko orduan. Gainera, erabiltzaileek asko estimatzen dute EROSKI Club-Mastercard kreditu txartel berriarekin eskura izatea, egunero, 300 euro ere, EROSKIren edozein dendatan, komisiorik gabe, titularrak erabil dezakeen kopuruaren barruan eta ohiko eran ordainduta.
Ekainaren amaieran, Lufthansak ere bat egin du EROSKI Club - Mastercard kreditu txartelarekin. Ordutik aurrera, azaroaren 30era arte, Lufthansak operatutako edozein hegalditan, hegaldiak balio duenaren %5 (oinarrizko tarifarena, tasak ez dira sartzen) aurrezpen gisa pilatzen da EROSKI Club-Mastercard txartelera, eta aurrezpen hori aurrerago trukatu ahal da EROSKIren hipermerkatu eta supermerkatu sarean erosketa egitean.
EROSKI Club- Mastercard txartel berri honen abantailak hartu nahi dituenak 90 egun izango ditu, bidaia-txartela erosten duen egunetik, aurrezpena EROSKI Club txartelean sartzea eskatzeko.