Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eguberrietako afaria erraz prestatzeko 15 aholku
Hona hemen erraz batzuk, afaria prestatzea errazagoa gerta dakizun:
1.- Hasi afaria sarrerako gutxirekin, ahal dela hotzak, ez oso koipetsuak, prestatzen errazak.
2.- Aurreratu prestakizunetako batzuk. Arrain-zopek eta itsaski-kremek zaporea indartzen dute egun batetik besterako egiten badira, eta plater asko daude, izoztu eta bikain geratzen direnak. Ez utzi ezer azken egunerako.
3.- Probatu zenbait ozpin entsaladetan, ziape, fruitu lehor, espezia desberdin, fruta fresko edo sojarekin. Zure entsalada festa-jantzian jar dadila eguberrietan ere.
4.- Abakandoa edo otarraina plantxan egiteko, haragia “bizian” ebaki behar da, luzeran, hala leunagoa eta mamitsuagoa geratzen da.
5.- Erantsi pipermin pixka bat baratxuri olio-erreari, labean edo plantxan egindako arrainen lagungarri doanari. Bukatzeko pare bat koilarakada ozpin bota, olio-errearen zartaginean irakiten jarria genuena, eta erantsi arrainari.
6.- Arrainak buru eta guzti erosten baditugu, buru horiekin fumet bat egin dezakegu, zopak edo bestelakoak prestatzeko. Sekula ez egosi fumeta denbora gehiegian, zapore txarra hartuko du.
7.- Tamaina ertaineko txangurru batek hamabost minutu behar ditu egosteko ur irakinetan gatzarekin, zigala batek bost, nekora batek hamar… Itsaskia egosteko denbora guztiak https://www.eroski.es/inspirate/-blog-eroski/marisco-rey-la-navidad-sabes-cocerlo/ helbidean
8.- Foie ondo ebakitzeko, oso hotz egon behar du. Erabili horretarako ebakigailu bat edo laban zorrotz bat, ur oso berotan bustia. Piku marmelada eta ogi intxaurduna jar ditzakezu lagungarri. Harrituko zaitu!
9.- Izokin ketua oso ongi konbinatzen da arrautza gogorrarekin, tipulinarekin, pepinotxoekin eta kaparrarekin, dena oso txikitua.
10.- Entsalada txikietako haragiei laguntzeko jarri askotariko orriak, letxuga, eskarola, errukula, lollo rosso… Platera dekoratzen dute eta kaloria gutxi ematen dute.
11.- Une egokia da klasikoetara jotzeko, plater tradizionaletara, indioilar, arkume, arrain orotariko eta itsaski, jakina, izan ere, bermea baitira, gabonetarako afari eta bazkarietan.
12.- Aukera asko dago plater prestatuetan eta haragi erre beteetan, eta horiekin menua osa dezakezu. Zergatik ez haietaz balia?
13.- Postrea, arina eta erraza. Afari sendo baten ondoren, hobe postre arin bat, koipeak eta azukreak murrizten saiatzeko. Krema hotzak, eta, frutekin egindako postreak, aukera ona izan daitezke, batez ere turroi eta Eguberrietako beste gozo batzuekin lagundu behar badiegu.
14.- Mahaia detaile berezi batekin apaintzea garrantzizkoa da. Mahai gaineko oihal polit bat, ahozapi dekoratuak, eguberrietako zentro erraz bat edo kandela batzuk… Gabonak da eta horrek nabari izan behar du mahaian.
15.- Azkenik, gozatu prestatzean eta batez ere gauean. Afaria aitzakia da, benetan garrantzizkoa familiarekin edo lagunekin mahaiaren inguruan elkartzea da.
Eguberri on!
Artikulu orijinala hemen publikatu da: https://www.eroski.es/