Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
146 ikasle berri Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko master eta aditu tituluetan
Aurtengo ikasturtean, 146 ikasle berrik egin dute matrikula Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen graduondoetan. Ikasle horietatik gutietatik 68 dira Hezkuntzako hiru unibertsitate masterretako ikasleak, eta, 78, aldiz, fakultateak eskaintzen dituen lau aditu tituluetakoak.

Ikastaroka, hauek dira matrikula kopuruak:
UNIBERTSITATE MASTERRAK
- 45 ikasle: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra.
- 23 ikasle: Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra.
- 10 ikasle: Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan unibertsitate masterra.
ADITU TITULUAK
- 25 ikasle: Kooperatibagintza aditu titulua.
- 18 ikasle: Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua.
- 18 ikasle: Hizkuntza biziberritzeko estrategiak aditu titulua.
- 7 ikasle: Kirol-hezitzailea aditu titulua.