105,9 milioiraino igo da Eroskiren etekin operatiboa

Taldeak 42 milioi euroko emaitza positiboarekin amaitu du urteko lehen seihilekoa. Lehen seihilekoko etekin operatiboa %63 hobetu du, pandemia aurreko mailarekin alderatuta.
Card image cap
2021/10/01

EROSKI taldeak lehen seihilekoko kontuak itxi ditu 2021eko uztailaren 31n, eta 42 milioi euroko emaitza positiboa izan du. 2020ko lehen seihilekoan, 48 milioikoa izan zen, COVID-19aren eraginez batik bat.

Osorik hartuta, taldea 2.248 milioi euroko negozio zifrara iritsi da urteko lehen seihilekoan, eta 2019ko ekitaldiko salmentak berdindu ditu, nahiz eta bidaia negozioen eta gasolindegien jarduerak beheraldia izan. Nabarmentzekoa da elikagaien arloa —gasolindegirik gabe—, 2.113 milioi euroko fakturazioa izan baitu, 2019ko epe beraren aldean %2,4ko hobekuntza.

Etekin operatibo korronteak, negozioaren eboluzioa adierazten duenak, 105,9 milioi euroko emaitza erregistratu du lehen seihilekoan. Esan nahi du %63 hobetu duela pandemia aurreko mailarekin alderatuta.

"Lehen seihilekoko salmenten eboluzioari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu pandemiak nolako eragina izan duen etxean elikagai gehiago kontsumitzeko orduan, nahiz eta eragin horren joera beherakoa den orain. Emaitzek erakusten dute egoera, eta, nahiz eta, jakina, 2020ko epe berarekin alderatuta azpitik dagoen, nabarmen gainetik dago 2019koarekin alderatuta bi urte honetan hartutako neurriak direla medio; izan ere, sarea eraginkorragoa da orain, eta dendak erakargarriagoak", azaldu du EROSKIko presidenteak, Agustin Markaidek.

Urtearen lehen partean, EROSKI taldeak 48,8 milioi euro inbertitu ditu, batez ere 91 supermerkatu birmoldatzeko eta 32 denda berri irekitzeko (5 supermerkatu propio eta 27 saltoki frankizia eran). Horretaz gainera, mugarri operatibo garrantzitsutzat jo beharra dago 2021eko lehen seihilekoan produktu freskoen arloan Jundizko plataforma inauguratu izana (Gasteizen); harekin, iparraldean dituen freskoen plataformen mapa birdiseinatzetik bukatu du.

Era berean, taldeak zor finantzarioaren 75 milioi euro amortizatu ditu urteko lehen sei hilabeteetan; aintzat hartu gabe seihilekoa amaitu ondotik (irailean) bazkide inbertsiogileak txertatuta Supratuc elkarterako egindako kreditu amortizazioak.

EROSKI S. COOP.-ek bere negozio zifra igo du

EROSKI S. COOP. kooperatiba nagusiak 22,1 milioi euroko etekina izan du ekitaldiko lehen seihilekoan. Salmenta kopurua 908 milioi eurotara iritsi da; hau da, %5,4 igo da 2019ko ekitaldiko lehen seihilekoaren aldean.

Banaketa komertziala