Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
100 beka master dualak egiteko
MONDRAGON Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta, topaketa egin zen pasa den ostegunean, maiatzak 16, Bilbao Berrikuntza Faktorien. Bertan elkartu ziren 18 enpresetako ordezkariak eta baita programa honetan parte hartzeko interesa agertu duten 60 ikasle inguru.
Aurkepena Nekane Errasti, Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademikoarekin eta Iñigo Larrea, MONDRAGONeko Talentuaren kudeaketa arduradunarekin hasi zen. Beraiek azaldu zituzten programaren helburuak, epeak, egitekoak eta abar.
Jarraian, kooperatibetako ordezkariek hartu zuten hitza eta bakoitzak eskaintzen duena eta behar duen profilaren berri mintzatu ziren.
Eta ondoren, aurretik hitzordua egin zuten gazteek aukera izan zuten enpresetako ordezkariekin elkarrizketatzeko.
Bertan izan ziren, besteak beste: Abantail, Copreci, Danobatgroup, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan Group, Fagor Electrónica, Erreka, Domusa, Ikerlan, Kide, IK-4 Ideko, Loramendi, Maier, Mondragon Assembly, Orbea, Ulma Packaging, Ulma Handling Systems eta Ulma Embedded Solutions.