10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan

Soraluceren Portal Factory-n (Danobatgroup) egin zen ostegunean sari-banaketa ekitaldia. 52 finalista bertaratu ziren eta Inpaktuday-ren estrainekoan parte hartu: MONDRAGONeko kooperatibekin harreman zuzena izateko, elkar ezagutu eta XXI. mendeko erronkei buruz ideiak, esperientziak eta galderak partekatzeko bilgunean.
Card image cap
2024/11/29

Inoizko parte hartzerik handiena izan dute III. MONDRAGON Sariek. 57 unibertsitatetako 305 lan jaso dira orotara, eta haietatik 52 finalistek izan dute Esperientzia Kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera. Egun oparoa izan zuten ostegunean; goizean Laboral Kutxa, Orbea eta Fagor Arrasatera egindako bisitekin hasita, eta ondoren Soraluceren Portal Factory-n egindako lan-dinamika zein sari banaketarekin.

54172236735_e022ccbc26_6k.jpg

Talentuaren gestiorako arduradunen eskutik jaso zuten ongietorria, Soralucen, Iñigo Larrea eta Maite Legarrak ireki zizkieten MONDRAGONen ateak. Larreak MONDRAGONen erradiografia eskaini zien, ekosistema anitza azaldu, eta eskua luzatu ere bai: “Urrea da MONDRAGONentzat zuen talentua gaur hemen izatea. Protagonistak izan nahi duten pertsonak gustatzen zaizkigu, baliotsuak zarete”.

Lan-dinamika Impact Hub-eko Aida Soloresek gidatu zuen, eta ordubetez, 7 taldetan banatuta, kooperatiben erronka zein beharrak ezagutzeko aukera izan zuten gazteek; Fagor Taldea, Orbea, Laboral Kutxa, Eika, Ikerlan, DanobatGroup eta MONDRAGONen ordezkarien eskutik. Entzun bakarrik ez, esan ere bai, ondoren finalista bakoitzak bere proiektutik zein ekarpen egin lezakeen kontatu baitzuen.

54170905837_98f2f3ceb8_k.jpg

Soraluceren lantegia bisitatzeko tartea ere hartu zuten, Bergaran, bazkaldu aurretik.

Aberasgarria izan zen parte-hartzaile zein MONDRAGONeko kooperatibentzat estraineko Inpaktuday hau; hartu-emanetarako lehenengo alea jarri zuen eta datozen urtetan ekimenean sakontzen jarraitzeko konpromisoa berresteko akuilua izan zen

54172055813_1ff2a1bc22_6k.jpg

Arratseko 15:30etan hasi zen sari-banaketa eta MONDRAGONen Kontseilu Orokorreko presidenteak, Pello Rodriguezek, parte-hartze zabala eta aurkeztutako lanen maila bikaina azpimarratu zituen: “Zorionekoak zuek, egin dituzuen proiektu hauek erronka praktiko eta pragmatikoetan oinarritu dituzuelako eta gizartea eraldatzeko balioko dutelako”.

SARITUTAKO LANAK

Eraldaketa digitalaren Danobatgroupsaria: adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika. Lehenengo saria: Mario Sanz Guerrero. Peak Attention U-Net: Attention-Enhanced ECG Delineation Model for Peak Detection (Universidad Politécnica de Madrid). Bigarren saria: Enrique Queipo de Llano Burgos, Marius Ciurcau eta Alejandro Paz Olalla. Inteligencia Artificial Explicable para el reconocimiento de fracturas de cadera (Universidad Complutense de Madrid). 

54172229720_6b80a27bf4_k.jpg

Pertsonengan oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGONsaria: talentua, aniztasuna eta inklusioa. Lehenengo saria: Natale Armendariz. The inclusive everyday essentials | Sex toy design for people with motor disabilities affecting the upper limbs (Mondragon Unibertsitatea). Bigarren saria: Marta Vicente Navarro. Desarrollo de una herramienta basada en lenguaje de apoyo a la terapia basada en reminiscencia (Universidad Complutense de Madrid). 

Eraldaketa energetiko-klimatikoaren Fagor Taldearen saria: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa. Lehenengo saria: Ane Elizetxea Navarro. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez (Mondragon Unibertsitatea). Bigarren saria: Juan Pedrero Alegría. Diseño de soluciones de flexibilidad para escenarios de alta electrificación urbana (Universidad Internacional de La Rioja).

Mugikortasun osasungarri eta jasangarriaren Orbea saria: ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea. Lehenengo saria: Iñigo Azcárate Urrutia. Mode Choice Modeling for Sustainable Regional Commuting using Machine Learning: A Case Study in Gipuzkoa, Spain (Universidad de Navarra). Bigarren saria: Mercè Amich Vidal. Clean vehicle ownership: implications for effective policy interventions (Euskal Herriko Unibertsitatea -UPV/EHU-).

Finantzak eraldatzeko Laboral Kutxa saria, gizartea eraldatzeko. Lehenengo saria: José Antonio Luque Salguero. Optimización global de modelos de Media-Varianza-Sostenibilidad multiagencia para gestión de carteras (Universidad de Málaga). Bigarren saria: Maria Jose Preciado Leyva. Una aportación a la sostenibilidad social del seguro de salud en España. Seguro de asistencia sanitaria con reservas de envejecimiento (Universidad Carlos III de Madrid). 

Zeharkako bi sari ere eman ziren: Proiekturik berritzaileenari IKERLAN saria: Marta Vicente Navarro. Desarrollo de una herramienta basada en lenguaje de apoyo a la terapia basada en reminiscencia (Universidad Complutense de Madrid). 2500€.

Euskaraz burututako lanik onenari EIKA saria: Ane Elizetxea Navarro. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez (Mondragon Unibertsitatea). 2500€.

Aberasgarria izan zen parte-hartzaile zein MONDRAGONeko kooperatibentzat estraineko Inpaktuday hau; hartu-emanetarako lehenengo alea jarri zuen eta datozen urtetan ekimenean sakontzen jarraitzeko konpromisoa berresteko akuilua izan zen.

Ikusi Inpaktuday-ko argazkiak!