Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
1,4 tona elikagai bildu dira Fagor Taldeko kooperatibetan Zaporeak elkartearentzat
Orotara, 1,4 tona elikagai bildu ditu, eta dagoeneko Zaporeaken esku dago guztia -arroza, pasta, lekaleak, olioa eta esnea bildu dira-. “Zaporeak elkartearen eskaera jaso zuen Fagor Taldeak. Hutsik zituzten elikagai biltegiak. Euren aletxoa jartzeko eskaera egin zitzaien bazkideei, eta sekulako erantzuna eman dute. Pozik egoteko moduko erantzuna izan du elikagai bilketa kanpainak”, aitortu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.
Fagor Taldearen eta Zaporeak elkartearen arteko elkarlana ez da berria. Zehatz esanda, 2022ko Fagor Herrigintza lankidetza programarekin hasi ziren elkarrekin lanean. Orduan, 60.000 eurorekin lagundu zuen Fagor Taldeak Zaporeak -bazkideek aukeratu zuten Fagor Herrigintza programaren laguntzak jaso zituzten hiru proiektuak-. Eta ordurik izan da besterik: Lesboseko sukaldea hobetzeko hainbat dohaintza egin zituen Fagor Professional kooperatibak uda inguruan. “Horretarako bide ere ematen du Fagor Herrigintza lankidetza programak. Hari esker, eragile desberdinak eta haien gizarte jarduna ezagutu dezake Fagor Taldeak, eta, kasu batzuetan, elkarlanerako bideak aztertu”, azaldu du Iraunkortasun arduradunak.
Hainbat elkartasun ekimen
Zaporeak elkartearekin elkarlanean abiaraziriko bilketa kanpainaz aparte, bestelako gizarte proiektuak jarri ditu martxan Fagor Taldeak azken asteotan. Tartean, Fagorreko kideei zuzendurik, Unicefekin elkarlanean, diru bilketa egin du Palestinako haurren egoera arintzen laguntzeko. Bestetik, adimen artifizialak euskaraz egin dezan, Fagor Taldea ekarpena egiten ari da Gaitu ekimenean, Fagorrek 10.000 baietz erronkarekin. Bada, kooperatiba taldeko kideen ekarpenari esker, euskarazko 10.000 esaldiren grabazioa bildu gura du, euskarazko datu basea indartuz.
“Askotariko ekimenak dira Fagor Taldeak martxan jarririkoak. Unean uneko beharrak eta gizarte eragileen eskaerak aztertuta, elkarlanerako bideak eraikitzeko eta komunitatearen alde segitzeko konbikzioz dihardu”, azaldu du Iraunkortasun arduradunak.