Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
ONNERA Contract-ek hornituko du luxuzko Royal Hideaway Canfranc hotela
ONNERA Contract-ek eskuratu du azken urteetan Aragoin egin den hotel proiektu handienaren garapena. Luxu handiko hotela da, Pirinioetako bihotzean, Canfranc-eko Tren geltoki intenazionala egon zen toki berean, eraikin esanguratsuan. Gaur egun, kultura ondare gisa dago katalogatuta eta 1928an inauguratu zen.
Aragoiko Talde Inbertsore batek eta Barceló Hotel Group-ek ONNERAri eskaini diote lana egiteko aukera
Aragoiko Talde Inbertsore batek eta Barceló Hotel Group-ek ONNERAri eskaini diote lana egiteko aukera, hala MONDRAGON Korporazioko kooperatibak hornituko ditu hoteleko sukaldeak, buffets, tabernak eta jatetxe zein garbiketa guneak. Ramon Gomez Ugalderentzat, ONNERA Group-eko zuzendari korporatiboarentzat, proiektua inportantea da, ez agian dimentsio ekonomikoagatik -ia milioi bat euroko operazioa izango da- bai ordea ONNERAri eskaintzen dion aukeragatik, "izan ere hasieratik amaierara zuzenduko dugu proiektua, gaitasun handia dugula erakutsiz".
Ramon Gomez Ugalde, ONNERA Group-eko zuzendari korporatiboa.
Operazioaren dimentsio ekonomikoaz harago, zergatik da garrantzitsua ONNERA Group-entzat Royal Hideaway Canfranc hotelaren proiektua?
Espainia eta Karibeko enpresa nagusiena gara horrelako proiektu bati aurre egiteko gaitasunarekin, alegia, luxu handiko hotelak eta bost izarretako hotelak egiteko daukagun gaitasuna ez du beste edonork. Beste bi enpresarekin batera, TOP3an gaude, eta Canfranc-eko Royal Hideaway Hotelak aukera ematen digu gure indarra, gaitasuna, eredua eta balioak erakusteko. Proiektuaren hasieratik egiten dugu bidea bezeroarekin, aholkatuz eta zerbitzu onena eskainiz, eta horrela izaten da prozesuaren amaierara arte. Ekipamendua definitu, diseñatu, ekoiztu, instalatu eta erabileran formazioa eskaintzen diegu, eta salmenta ondorengo zerbitzua ere eskuratu dezakete.
Gainera, zuen lantoki guztietatik zerbitzua eskaintzeko aukera eskaini dizue proiektu honek, ezta?
Halaxe da, bai. Oñatitik, Fagor Professionaleko sukaldeak, labak, frigorifikoak eta gainerako sukaldeko mobiliarioa ekarriko ditugu. Jatetxeetako, tabernetako, beste zenbait egongela eta espazioetako zein buffets eta sukaldeko elementuak eta ekipamenduak Oskako lantokitik ekarriko ditugu.
Oso lan konplexua da eta kuriositate gisa aipatuko nuke bi tren bagoi zahar berreskuratuko ditugula, bat jatetxe gisa erabiltzeko eta bestea jantoki bezala.
Lanak dagoeneko oso aurreratuta daude, ezta? Noizko amaituko duzue?
Talde inbertsoreak eta Barcelók urte amaierarako hotela ireki nahi dute, 2022-2023 eski denboraldirako, eta beraz dagoeneko lanak azken fasean daude. Uztailean eta abuztuan, lanean aritu gara eta jarraituko dugu konduktoak, erauzgailuak, hotz lineak, kamarak... instalatzen eta obrak amaitzen. Oso lan konplexua da eta kuriositate gisa aipatuko nuke bi tren bagoi zahar berreskuratuko ditugula, bat jatetxe gisa erabiltzeko eta bestea jantoki bezala. Bi bagoiak instalazio nagusiaren kanpoaldean jarriko ditugu, oso instalazio erakargarria bilakatuz.
ONNERA Group-entzat garrantzitsua da Barcelórekin eta Talde Inbertsoreekin aritzea, ezta?
Noski baietz. Egia da azken urteotan Barcelók ez dituela inbertsio propiorik egin hoteletan baina guretzat berezo garrantzitsua da. Elkarrekin proiektu ugari egin ditugu; Hotel Costa Vasca Donostian, Cadizen beste hotel bat eta orain honako hau, Canfranc-eko Royal Hideaway. ONNERA Group-entzat oraina eta etorkizuna da Barceló.