Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Danobatgroupek talentuarekin duen konpromisoa berretsi du, bi enplegu-azokatan parte hartuta
Industria-fabrikazioaren sektoreak bizi dituen aldaketek ezagutza zientifiko eta teknologiko handiak dituzten profesional berriak behar dituzte, eta horiek gai izan behar dute digitalizazioak eta ekoizpen-inguruneen eraldaketak dituzten erronkei aurre egiteko.
Testuinguru horretan, enpresen eta ikasketak amaitzen dituzten gazteen arteko harremana sendotu behar da.
Giza kapitalaren garapenaren aldeko apustu estrategiko sendoa indartzeko asmoz, Danobatgroup industria-taldeak bi enplegu-azoka birtualetan parte hartzen ari da. Aste honetan, IMHko Unibertsitate Eskola dualeko Enpleguaren IV. Azoka Birtualean, otsailaren 22tik 24ra bitartean, eta Tecnunek eta Nafarroako Unibertsitateak antolatutako Virtual Career Forum-ean ere izango da, martxoaren 4an eta 5ean, osteguna eta ostirala.
Aste honetan zehar, makina-erreminten fabrikazioan eta teknologikoki aurreratuak diren ekoizpen-sistemetan espezializatutako kooperatibak egiten duen lana aurkezten ari da; eta modu berean, ikastetxeko Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Ingeniaritza dualeko ikasle batzuek Danobatgroup taldearekin elkarreraginean aritzeko aukera izango dute. Gainera, zuzenean ezagutu ahal izango dituzte Danobat, Soraluce, Goiti, Goimek, Latz eta Ideko Teknologia Zentroaren lan aukerak.
Bestalde, martxoaren hasieran, Danobatgroupek bat egingo du Virtual Career Forum-ekin. Tecnun Ingeniarien Eskolak eta Nafarroako Unibertsitateak antolatutako enplegu-foroa da, eta enpresen, graduatu berrien eta praktikak, gradu amaierako proiektuak eta masterra edo lehen enplegua bilatzen ari diren ikasleen arteko topagune gisa balio du.
Industria-taldeak enplegu-azoka horietan parte hartzea talentuaren erakartze eta garapen estrategiaren parte da.
Iker Usabiagak, Danobatgroupeko Gestio Sozialeko zuzendariak, azaltzen duenez: "Pertsonekiko dugun konpromisoa talentua estrategikoki kudeatzeko eredu batean gauzatzen da. Eredu horren ardatza gure profesionalak zentroan kokatzea da, haiek izan daitezen taldearen barruan beren karrera ahalduntzen eta gidatzen dutenak”.