Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
GARAIAk irudi berria aurkeztu du hamargarren urteurrenean
Hamar urte igaro dira GARAIAko eraikin nagusia inauguratu zenetik. Ibilbide honen hasierak GARAIA topagune bilakatzea zuen ardatz, ekintzailetasuna, giza-balioak eta balio sozialak oinarri hartuta, ideia eta proiektuen arteko elkarbizitzarako, elkarren arteko lankidetzarako eta jarduera berritzaileen sustapenerako espazio bilakatzeko bidean. Hau guztia, negozio aukera berriak sustatuz eta, enpresen eta bestelako agenteen arteko sinergiak indartuz, lurraldeko aberastasuna bermatzea helburu.
Bere eraikin nagusiaren 10. urteurrena duen honetan, GARAIAk irudi berria aurkezten du, bide berri baten abiapuntua izango dena, GARAIA Parke Teknologikoa eraikitzen jarraituz.
‘Mondragon’-eko ‘M’ hizkia nabarmenduz, GARAIAko azpiegitura nagusiak ematen dio forma eta itxura irudi berriari. Debagoienean kokatuta, industria-egitura emankorreko eskualdea, Parkearen ideia berriak lurraldea du oinarri, bertakoak eta kide diren enpresak, baita maila globalean existitzen diren konexioak ere. Irudi berri hau, Parkearen garai berri baten ikurra da, identitate korporatiboa eta lurralde-izaera indartuz, GARAIAk bere presentzia sendotu nahi du Euskadiko Parke Teknologikoetako bat denez gero, ezagutza, berrikuntza, ekintzailetasuna eta garapena uztartzen dituen jardueran erreferentzia finkatuz eta bide ematen jarraituz.
2017. urteko datuen arabera, 900 pertsona baino gehiago daude GARAIAn lanean, sektore anitzetako jarduera duten 36 enpresatan, 133 milioi euroko fakturazioa dutenak. Horietatik 519, I+G alorrean lanean. Bestalde, 2016. urtean zehar, 246 ekitaldi antolatu dira, 11.000 pertsona baino gehiagoren parte-hartzearekin. Hala, Gosari Teknologikoak, GARAIA Enpresa Digitala, Pildora formatiboak, enpresen arteko topaketak, Ate Irekien Jardunaldia, eta abar antolatu dira, GARAIAk eskaintzen dituen espazioen eta azpiegituren erabilera eginez.
Ekitaldi nagusiko argazki guztiak ikusgai daude hemen: https://flic.kr/s/aHsm43GadQ