Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Pello Rodriguez, Makina-Erreminta eta Industria Automatizazioko dibisioetako lehendakariorde berria
MONDRAGONeko Kongresu Kooperatiboko Batzorde Iraunkorrak, Javier Goienetxeak presidituta, Pello Rodriguez Makina-Erreminta eta Industria Automatizazioko dibisioetako lehendakariorde berri izendatzea erabaki du gaur.
Pello Rodriguezek Iñigo Ucin ordeztuko du karguan bi dibisioen burutzan, datorren abuztuaren 1etik aurrera, Ucin MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakaritza sartzen denean.
Pello Rodriguez Urretxun jaio zen (Gipuzkoa), 1975ean, eta goi mailako industri ingeniaria da, mekanikako espezialitatean, Bilboko Industria Ingeniarien Goi mailako Eskola Teknikotik, eta goi mailako industri ingeniaria da antolamenduan espezializatua ere, Parisko L´école Nationale Supérieure d’Arts et Métiers zentrotik.
Bere ibilbide profesionala Danobatera lotuta dago, bertan hasi baitzen produkzio zuzendari eta proiektuen kudeatzaile General Electricentzat. 2003an Ingalaterran Newall UK Ltd.eko operazioen koordinatzailea izan zen, eta han enpresa erosi berria Danobaten egituran integratzen jardun zuen. Ingalaterratik Danobatek Alemaiako Herbornen zuen Overbeck GmbH enpresara joan zen, plantako gerente eta Danobateko artezketa unitateko zuzendari lanetan. 2010ean Danobateko torneaketa lantegiko zuzendari izendatu zuten eta, ondoren, 2013an, Danobateko
gerentea izan zen.