Orklik bideo korporatiboa estreinatu du

"Bizitzan badira hamaika kontu oharkabean pasatzen direnak, gehienontzat ikustezinak, baina aldi berean ezinbestekoak direnak..." horrela hasten da Orkliren bideo korporatiboa.
2020/09/11

Bost minutuko ibilbidea eskaintzen digu ikus-entzunezkoak; berrikuntzan eta konfort-aren eta etxeko segurtasunaren arloan punta puntako teknologia eskaintzen duen enpresaren ibilbidea erakusten du bideoak. 

Nazioarteko ikuspegia eskaintzen du, Txinan eta Brasilen filialak dituen enpresaren begirada, edo eta Italian dagoen enpresarena. Hasiera hasieratik nabarmentzen da enpresaren izaera globala eta izaera horri erantzunez, ikus-entzunezkoa 11 hizkuntzatan egin da: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, arabiera, japoniarra, txinera, koreanoa, turkoa, errusiarra eta brasileinoa. 

Kooperatibatik jakitera eman digutenez, ikus-entzunezko berriak erakutsi nahi du "Orklik konfort eta etxe seguratsunaren arloan jokatzen duen papera erakutsi nahi du, hornitzaile globalaren ikuspegitik, merkatu ezberdinetan llider eta erreferente izanez".

Jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa

Era berean, bideoak jasotzen ditu Orkli kooperatibaren balio nagusienak. Kooperatibaren printzipio nagusiei erantzunez, konpromisoa, elkartasuna, bezeroei arreta eta pertsonak dira, balio nagusienak.

Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak