Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
EROSKIk online eskaerak entregatzeko modalitateak handitu ditu, takila adimendunekin
EROSKIk online erosketak eskura emateko modalitate gehiago ditu, Arrasateko hipermerkatuan ipini dituen armairu adimenduen bitartez.
Sistema aitzindaria da EAEko banaketan, eta EROSKIk on line eskarien bilguneetan duen lidergoa indartzen du erkidego honetan.
Doakoa da zerbitzu berria, eta modua ematen du on line erosketak zain egon gabe jasotzeko, eskura baitaude eskaria egiten denetik lau orduren buruan.
Armairuak egokiak dira produktu mota guztietarako, hiru tenperaturatako eremuak baititu produktu hotzentzat, izoztuentzat eta giro tenperaturakoentzat; horrela, janaria behar bezala egongo dela bermatzen du.
"EROSKIn berrikuntzak egiten jarraitzen dugu gaur egungo kontsumitzailera egokitzeko. Erosketak eskura emateko sistema berri honekin, gure guztitarako kanalaren aldeko apustua indartu nahi dugu, kontsumitzaileek erraztasunak izan ditzaten eta beren erosketak ondoena egokitzen zaien moduan egin ditzaten. Sistema lasterra da, ez da zain egon beharrik eta hotz kateari eusten dio produktu mota guztietan", azaldu du EROSKIren On-line Negozioaren zuzendariak, Mari Mar Escrigek.
Zerbitzu berri hori erabiltzea oso erraza da. Bezeroak on line eskaria egiten duenean, armairu mota aukeratu behar du, eta zein ordutan joango den erosketak eske. Eskaria prest dagoenean, jakinarazpen bat jasoko du SMSz dagoeneko armairuetan dela esango diona eta armairuko ukipen pantailan irekiera kodea sartuta jaso ahalko du.
Guztitarako kanal bat gaur egungo kontsumitzaileentzat
Gaur egungo kontsumitzaileek eskatzen duten horretara egokitua dago EROSKIren on line negozio eredua. On line supermerkatuak 15.000 elikagairen eta freskoren erreferentziak ditu, eta eskaintza komertzialik handiena egiten du, dendetako prezio eta promozio berberekin, gainera. Horrela, kanal guztietan bermatua gelditzen da erosketa uniformearen esperientzia. Supermerkatu laster eta eraginkor bat da, edozein gailutara egokitua, eta erosketak denbora gutxian egiteko modua ematen duten bitartekoekin (azken erosketak, zerrenda, ohiko erosketak kanal guztietan...).
EROSKIk on line egindako eskariak eskura emateko lau modalitate ditu. Ohi bezala, etxera eramatearena dago; gainera, bera da zerbitzua EAE, Nafarroa eta Balear osoan eskaintzen duen bakarra eta hiriburuetan egunean bertan eramaten duena. Eta, hala berean, era askotako modalidateko bilguneak ditu etxean zain egon ezin dutenentzat: dendakoa —autoz edo oinez jasotzeko— eta orain armairu adimendunak; guztiak ere doakoak eta 4 ordu igaro baino lehenago eramateko prest izaten dutenak.
On line supermerkaturik onena
Kontsumitzaileek EROSKIren Interneteko denda aukeratua dute Espainiako on line supermerkaturik onena hirugarren urtez jarraian. Urteko WebShop saria jaso zuen on line supermerkatuen kategorian, kontsumitzaileek botoa emanda supermerkatuaren asebetetze eta balorazio aldetik. Espainian dagoen kontsumitzaile lehiaketarik handiena da, eta retailaren saileko merkatu azterketarik handienetako bat egiten du.