MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Ingeniaritza eta arkitektura
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Inoiz baino boluntario gehiagok eman dute izena FLL Euskadi-MONDRAGON torneorako
Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGON Korporazioak eta Arrasateko Udalak bultzaturiko boluntario kanpainak aise gainditu du helburua: 100 boluntario behar ziren, eta 130 pertsonak eman dute izena martxoaren 2ko finalean laguntzeko. Horietatik 31 Open gunean arituko dira, eta gainerakoek rol jakin bat izango dute: arbitro, epaile, zientzialari, floater, eremuen arduradun edota timekeeper & scorekeeper rolak.
Arbitro, epaile eta zientzialari lanetan arituko direnek joan den ostegunean jaso zuten formakuntza Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, eta datorren ostiralean, finalaren bezperan, gainerako hiru roletan arituko direnen txanda izango da.
Boluntarioen erdiak ikasleak dira, baina beste hainbat kooperatibetako kideak dira, Oskar Saiz Ikerlaneko ingeniaria bezala. Birritan izan da Saiz FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko boluntario, eta aurten ere errepikatu egingo du, zientzialari rolean. Bere hitzetan, dibertigarria eta aberasgarria da FIRST LEGO League torneoa, besteak beste, umeengadik ekarpen eta ideia harrigarriak jasotzeko aukera eskaintzen duelako. Baina, bereziki, zientzia eta teknologia suspertzeko “tresna interesgarria” dela uste du: “Gaur egun, profil teknikoak ezinbestekoak dira, Ikerlanen ondo dagiku hori, eta bokazio zientifiko-tekniko hori sortzeko ideia originala da FLL, jokuaren bitartez, jai giroan, egiten duelako”.
Esperientzia positiboa, helburu
Maite Couto FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko boluntarioen arduradunak horixe bera azpimarratu zien boluntarioei osteguneko formakuntza saioaren hasieran, jai giroa lortzen saiatu behar direla: “Ume eta gaztetxoentzat hilabeteetako lana partekatzeko momentua da finala, eta zuen egitekoa da esperientzia hori positiboa izan dadila eurentzat”.
Era berean, profesionaltasuna eta erantzukizuna eskatu zien, eta gogorarazi eurak, boluntarioak, direla parte hartzaileen eredu eta inspirazio iturri. Izan ere, programa formatibo bat da FLL, ume eta gaztetxoek ikusi dezaten, batetik, teknologia zerbait dibertigarria dela eta, bestetik, etorkizunean euren ibilbide profesionala bertan garatu dezaketela.
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Ingeniaritza eta arkitektura