LKSk 25. urteurrena ospatu du "KaixoFuture" lelopean

Ospakizunean 25 urteko ibilbide luze honetan izan diren protagonistak eta fundatzaileak izan ziren. Eboluzioa gogoratzeaz gain, etorkizunaz ere aritu ziren, KaixoFuture lelopean.
2016/06/01

Pasa den ostiralean egin zen ekitaldia, maiatzaren 27an, Donostiako Tabakaleran. Leloa "KaixoFuture" izan zen.

LKS-25 urte

Ekitaldia, bi kooperatibetako batzar orokorrarekin hasi zen eta ondoren fundatzaileen omenaldia egin zen, guztiek batera taldeko argazkia eginez. Ekitaldia sorpresaz beteta egon zen: omenaldiak, monologoak, aktuazioak, ... Horien artean, txalo zaparrada handiena Iñaki Ormaetxe eta Aitor Lejarzegik zuzendurikoa izan zen. Biek ausartak izan ziren eta bertaratu ziren guztien artean aurrreskua jo eta dantzatu zuten.

Ondoren, agintarien txanda heldu zen eta hitza hartu zuten Iñigo Urkullu Lehendakariak, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta baita Javier Sotil MONDRAGON Taldeko lehendakariak.

LKS-25 urte

Ekitaldian aukera egon zen omenaldi bideoa ikuskatzeko eta protagonisten hitzak lagunduta, ibilaldia gogora ekartzeko.

Amaieran, musikak ere izan zuen bere tartea, bertan izan baitzen We Are Standard, zuzeneko musika eskainiz.

Irtenbide profesionalak.

Ingeniaritza eta arkitektura