MondragonLingua eta Gipuzkoako Futbol Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Helburua futbol egokituko proiektua bultzatzea da, desgaitasuna duten haur eta gazteek ere futbolaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Card image cap
2022/01/20

Akordio horren helburua federazioa Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egiten ari den futbol egokituko proiektua bultzatzea da, desgaitasuna duten haur eta gazteek ere futbolaz gozatzeko aukera izan dezaten.

P1090355-1536x866.jpeg
MondragonLinguako Formakuntza zuzendariak, Idoia Mujikak, eta Gipuzkoako Futbol Federazioko lehendakariak, Manu Diazek, datozen hiru urteetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute.

MondragonLingua batu berri den proiektu hau garatzen hasi da jada, eta 2021-22 denboraldirako, proiektuaren lehen urtea, zortzi jolas eta prestakuntza topaketa antolatu dira Gipuzkoako hainbat herritan, futbol egokituko begiraleak prestatzeko jardueraz gain.

MondragonLingua Mondragon Korporazioko enpresa da eta Arrasaten du egoitza. Hizkuntzen formakuntzan eta itzulpen zerbitzuetan dihardu eta Arrasaten, Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Oñatin ditu ikasketa zentroak.

Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza