Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
'Lingua Gaztea', Gaztea eta Mondragon Linguarekin ingelesa ikasteko ekimen entretenigarria
Lingua Gaztea, momentuko abesti ezagunen letrak oinarri hartuta ingelesa ikasteko ekimena, jarri dute abian Gazteak eta Mondragon Linguak.
Lankidetzari, Jon Lamarka Gazteako koordinatzaileak eta Joseba Bartolome Mondragon Linguako komunikazio eta marketing arduradunak hitzarmena sinatuz ekin diote. Gustura agertu dira biak hasitako bidearekin: EiTBko irrati gazteak eta ingelesa irakasten eskarmentu zabala duen akademiak ahaleginak batzeak emaitza onak izango dituela adierazi dute.
Astero, hit baten letra aztertuko dute, eta kantu bakoitzeko ingeleseko esamolde bat ulertu eta ikasteko aukera eskainiko du tarteak.
Momentuko ingelesezko kanturik arrakastatsuenak hartuko dituzte oinarri Lingua Gaztean, Gazteako zerrendetan entzuleek gustukoen dituzten abestiak, alegia. Astero, hit baten letra aztertuko dute, eta kantu bakoitzeko ingeleseko esamolde bat ulertu eta ikasteko aukera eskainiko du tarteak. Avici, Imagine Dragons, Eminem eta Rihanaren kantu arrakastatsuenak aukeratu dituzte, besteak beste.
Gaztean izango da Lingua Gaztea entzungai; adierazpen txiki bat eta kantuan nola erabiltzen den azalduko ditu Olatz Arsuaga irakasleak, eta jarraian, kantua oso osorik entzungo dugu, esamoldea nola erabili den ikasteko. Halaber, irratian entzundakoaren osagarri, Gazteak eta Mondragon Linguak bere web atarietan gune bat garatuko dute. Bertan, kantuaren bideoklipa eta ariketak jarriko dira, jolas moduan, entzuleek lezioa ikas dezaten.
Jolasa da helburua: musikak ingelesa modu entretenigarrian erakusteko aukera ematen baitu asmo honek. Gazteek gogokoen dituzten momentuko abestien esanahia landuz, hizkuntzaren esamoldeak kantuen bitartez ikasiz.
Mondragon Linguak bere esperientzia jarriko du asmo honetan: "Ingelesaren irakaskuntza bizi, hurbila eta gizarteari lotuta izateko ahalegin ezin hobea dela deritzogu", dio Joseba Bartolomek.
Jolasa da helburua, izan ere musikak ingelesa modu entretenigarrian erakusteko aukera ematen du.
Lehen aldiz, irratiz eta euskaraz ingelesa irakasten
"Badakigu irrati entzule gazteak euren abesti kuttunen letra eta itzulpenen bila ibiltzen direla. Beraz, Lingua Gaztea eskari bat betetzera dator. Gainera, lehen aldiz, irratiz ingelesa ikasteko euskara da abiapuntua", azpimarratu du Lamarkak. "Egungo gazte askok ingelesa ondo ulertzen dute, baina esamoldeak eta hitz jokoak ikasi nahi ditugunean, zailtasunak topatzen ditugu. Zergatik erabiltzen da halako estruktura? Edo, zer esan nahi du esamolde honek testuinguru honetan? Horixe da gure helburua: jolasean, eta hain gogoko ditugun artisten eskutik, ingelesaren ezagutza zabaltzea, euskararen eskutik gainera."
Lingua Gazteak, hasteko, proposamen hauetako bat izango du astero: The Lumminers-en 'Ho Hey', Avicciren 'Hey Brother', Pink ft. Nate Ruess-en 'Just Give Me A Reason', Pharrell Williams-en ' Happy', Imagine Dragons-en 'Demons', Eminem ft. Rihanna-ren 'The Monster Lorde' eta Royals Bastille-ren 'Of The Night'.