Goi Eskola Politeknikoko irakasleak Frantziako Universitè d'Oréans-en izan dira

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasleak Universitè d'Oréans (Frantzia) unibertsitatea bisitatu dute.
Card image cap
2013/02/20

Goi Eskola Politeknikoko hiru irakasle, Jose Mª Canales, Ander Goikoetxea eta Fernando Garramiola, Frantziar estatuko Châteauroux-n izan dira oraintsu, Université d’Orléans-eko IUT de l’Indre unibertsitateak gonbidatuta. Bisita honetan, IUTko nazioarteko harremanetako ordezkari eta arduradun akademikoekin bildu dira. Bertan, Mondragon Unibertsitatearen berezitasuna aurkeztu dira, kooperatibismoa bera eta baita Mondragon Taldea ere. Ondoren, eskaintza akademikoa, proiektuetan oinarritutako hezkuntza eredua eta atzerriko ikasleentzat prestaturiko eskaintza aurkeztu zitzaien.

Hurrengo egunean, IUTko 60 ikasleri txarla bat eman zitzaien, non Mondragon Unibertsitatea aurkeztu zitzaien, eta honekin batera, baita Industri Elektronikako Graduko eta Energia eta Potentzi Elektronikako Masterreko ikasleek egindako seihileko proiektuak ere. Aurkeztutako proiektuetako batzuk: “robot gidatua”, “lorategi baten automatizazioa” eta airegeneratzaile baten kontrola”.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa