‘H3 MONDRAGON, Lankidetzan ekin’ saio berria, Nafarroako kooperatibei zuzenduta

MONDRAGON Sustapen Zentroak antolatuta, ‘H3 MONDRAGON, Lankidetzan ekin’ saioen helburua da barne-ekintzailetasuna, negozio berrien sustapena edota enpresen arteko lankidetzazko hainbat esperientzia kooperatibei aurkeztea eta gerturatzea. Oraingoan, CEINen izan da (Noain, Nafarroa), Nafarroako lurraldeko kooperatibei zuzenduta.
Card image cap
2019/02/26
Bi hilabetetik behin antolatzen dira saioak, ekintzailetasunaren kultura sustatzea eta etorkizuneko negozio-aukerak aztertzea helburu izanik.

Negozio berrien sustapenaren eta berrikuntzaren estrategia korporatiboaren testuinguruan, MONDRAGON Sustapen Zentroaren helburua da ekintzailetzarako ekosistema ireki eta lankidetzazkoa bultzatzea eta dinamizatzea, jarduera ekintzaileak sustatuz eta berauek, kooperatiben, dibisioen eta ezagutza-entitateen kudeaketan txertatuz.

Oraingo honetan, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroarekin (CEIN) elkarlanean, MONDRAGON Sustapen Zentroak ‘H3 MONDRAGON, Lankidetzan ekin’ saio berri bat antolatu du. Debagoiena (Arrasate, 2018ko maiatza eta uztaila), Goierri (2018ko iraila) eta Lea-Artibai (2018ko azaroa) zeharkatu ondoren, Nafarroako lurraldearen txanda izan da oraingoa.  

H3 MONDRAGON-Navarra

Nafarroako lurraldeko kooperatiba, dibisio eta agente ezberdinetako hogeita hamar bat lagun elkartu ziren CEINen iragan otsailaren 22an, barne-ekintzailetasuna, negozio berrien sustapena edota enpresen arteko elkarlana hizpide izan duen hitzorduan.

Jardunaldia Pilar Irigoienek eta Joseba Sagastigordiak aurkeztu dute, SODENAko (Nafarroako garapen ekonomikorako agentzia) zuzendari kudeatzailea eta CEINeko kontseilari ordezkaria, eta MONDRAGON Sustapen Zentroko Enpresa-sustapeneko zuzendaria, hurrenez hurren.

Ondoren, José Javier Armendarizek eta Désiré Gahigirok hartu dute hitza, Clave Mayor Inbertsio-funseko kontseilari delegatua eta USCALeko zuzendari nagusia, hurrenez hurren. Inbertsio-funtsen eta Corporate-en ikuspuntutik eta eskarmentutik, berrikuntza irekia, ekintzailetasuna eta proiektu berriei ematen zaien babesa eta laguntza izan dute hizpide.

H3 MONDRAGON-Navarra

Jarraian, hainbat ekintzailetza-kasu eta enpresa eragile eta startupen arteko lankidetza esperientzia aurkeztu dira, hizlari hauen eskutik: Javier Fernández,  KUNAK enpresako ko-fundatzailea eta zuzendari nagusia. Haririk gabeko monitorizazio-sistemen inplementaziorako irtenbide berritzailea da KUNAK; Jon Salvidea, SAVVY DATA SYSTEMS enpresako ko-fundatzailea eta negozio-alorreko zuzendaria. DANOBATGROUPek parte hartutako startup-a da, monitorizazio aurreratuan eta industriara bideratutako Big Datan espezializatua; eta, Jon Navarlaz, iAR enpresako ko-fundatzailea eta zuzendari nagusia, Makina-lerroetako langileen lana hobetzera zuzendutako software industriala garatzen duena.

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.