Fagor S. Coop.ek Poloniako Amica sozietatearekin aurreakordioa sinatu du Fagor marka erabiltzeko

Markaren erabilera dela eta, Edesa Industrial S.L.rekin izan duen prozedura judizialei modu egokian amaiera eman eta gero, “balizko lizentzia berria” aktibatzeko konpromisoa hartzen du.
Card image cap
2018/12/21

Fagor S.Coop kooperatibak eta Edesa Industrial S.L. sozietateak akordioa adostu dute, orain arte izan duten prozedura judizialei amaiera emateko. Horrela, kooperatibak FAGOR marka berreskuratzen du eta, elektratresnaren sektoreari dagokionez, beste lizentzia batzuk aztertzeko bidea irekitzen du.

Markaren kontrola berreskuratzeko izan den prozesu luzearen ondorioz, eta etorkizunera begira, lizentzia berriro emateko egokitasunaren azterketa bideratu ondoren, Fagor S. Coop.ek kontaktuak izan ditu elektratresna sektorean diharduten sozietate desberdinekin, FAGOR marka erabiltzeko interesak definitzeko asmoz.

Negoziazio hauen ondorioz, Fagor S. Coop.ek eta Amica S.A sozietate poloniarrak aurreakordioa lortu dute, balizko lizentzia sinatzea baimenduko lukeena, FAGOR marka lerro txuriko elektratresnetan erabiltzeko.

Halaber, Fagor S. Coop.ak beste erakunde batzuekin ere izaten ari da kontaktuak, FAGOR marka tresna elektriko txikietan edota sukaldeko tresnetan erabiltzeko aukerak aztertzeko.

Amica: Elektratresnak fabrikatzen duen europar enpresa da, eta bere tresnak 50 herrialdetan saltzen dira. 70 urtetako esperientzia du eta 2.500 baino langile gehiago batzen ditu. Informazioa gehiago: https://www.amica-group.es/pagina/company