IK4-Ikerlanek 19,4 milioi euroko sarrerak izan zituen 2015ean, aurreko urtean baino %9 gehiago

Zentro teknologikoak urteko balantzea aurkeztu du Arrasate-Mondragonen egin duen Batzar Nagusian. Aurreikusten da hobekuntza hori 2016an sendotuko dela, lehen hiruhilekoko datuek erakusten dutenez.
Card image cap
2016/05/20

IK4-Ikerlan zentro teknologikoak 19,4 milioi euroko diru sarrerak izan zituen pasa den urtean, aurreko urtean baino %9 diru sarrera gehiago, alegia. Urteko diru sarrera guztietatik %56 (hau da, 10,9 milioi euro) enpresekin batera garatutako I+G+Bko jardueretatik etorri zen, eta %39 (7,6 milioi euro), berriz, zentroak berak hainbat administrazioren finantzaketarekin egindako ikerketetatik.

Datu hauek gaur arratsaldean Arrasate-Mondragoneko Garaia Berrikuntza Gunean egin duen Batzar Nagusian aurkeztu ditu erakundeak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakunde, enpresa eta kideren ordezkariak aurrean zirela.

IK4-Ikerlanen ustez bereziki garrantzitsua da enpresekiko kontratuetatik datozen diru sarreren igoera: “Partida honen igoerak oso harro sentiarazten gaitu, izan ere, ondo erakusten du gai izan garela gure bezeroen leialtasunari eusteko, baita garai konplexuenetan ere”, adierazi du zentroko zuzendari nagusi Marcelino Caballerok.

2015eko balantzean emaitza positiboa dute, baita ere, administrazio publikoetatik datozen sarrerek (Eusko Jaurlaritza, Europar Batasuna eta Estatuko Administrazio Orokorra, batez ere). “Proiektu hauei esker, abangoardiako ezagutzak eskuratu eta sortu ditzakegu, industriaren sektorerako balio erantsi handiko berrikuntzak sortzeko”, azpimarratu du Caballerok.

Zentroak aurreikusten du jarduera ekonomikoaren hobekuntza hau 2016an zehar sendotuko dela, lehen hiruhilekoko emaitzek adierazten dutenez.

Ikerketaren balantzea

Azken ekitaldian zehar, IK4-Ikerlan 44 ikerketa proiektutan parte hartu zuen (aurreko ekitaldian baino sei proiektu gehiago), eta horien artean zentroak gidatutako hiru proiektu europar daude  (MultipartesBatteries 2020 eta Angelab). Horrez gain, ikertzaileek 36 artikulu zientifiko argitaratu zituzten eta hainbat kongresutan 52 hitzaldi eman zituzten. Bestalde, pasa den ekitaldian 38 doktoretza tesi egon ziren martxan, eta horietatik hiru aurkeztu egin ziren, eta beste zazpi tesi berriri eman zitzaien hasiera.

Zentroak, bestalde, nazioartean duen lankideen sarea handitu zuen, hiru ubibertsitaterekin hitzarmenak izenpetuta (Oviedoko unibertsitatea,Zuricheko ETHa (Suitza) eta KU Leuven (Belgika).

Plan estrategiko berria

Ekitaldi honetan bertan, erakundeak Ikerlan2020 bere plan estrategiko berriaren ildo nagusiak aurkeztu ditu, datozen lau urteetan zentroaren jarduera gidatuko baitu. Euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko funtsezko elementu bihurtu eta posizio hori indartzeko asmoarekin, IK4-Ikerlanek 10 milioi euro inbertituko ditu azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzeko eta bere plantilla indartzeko.

Ikerlan 2020 planak ikertzaileen espezializazioa eta talentuaren erakarpena indartu nahi ditu

Zentroak etorkizunean aurre egin beharreko erronkei ekiteko, planak  bere ahalmenak indartzea aurrikusten du, ikertzaileen espezializazioaren bitartez eta talenturik hoberenak erakarriz. Hala, IK4-Ikerlanek 300 pertsonako plantilla edukitzea espero du 2020rako; beraz, 2015eko zifrarekin alderatuta %20 langile gehiago edukitzea espero du.

Zentroaren asmoa da eragin erabakigarria izatea bere inguruko enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan, eta horretarako Zentroko jarduera arloak berrantolatu dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zientzia,Teknologia eta Berrikuntzaren Planak (ZTBP 2020) markatutako jarraibideen arabera, arreta berezia eginez espezializazio adimendunaren lehentasun estrategikoei (RIS3). Hala, erabaki du ahalginak hiru espezializazio lerrotara bideratzea: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentziako Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua.

IK4-Ikerlanek ibilbide nabarmena eginda du jada, eta kritikotzat jotzen dira euskal enpresa sarearen garapenerako, industriaren hazkunde ekonomikoan eta lehiakortasunean izango duten eraginagatik.

Ikerketa zentro teknologikoa