Batxilergoko ikasleek GARAIA bisitatu dute

Batxilergoko 50 ikasle inguru GARAIA Parke Teknologikoan izan dira bisitan, parkeko sare teknologikoa eta bertako enpresa sarea osatzen duten enpresen egunerokotasuna ezagutzeko helburuarekin.
Card image cap
2018/04/10

Bisita Mondragon Sustapen Zentroko negozio garapeneko zuzendari den Joseba Sagastigordiak gidatutako ongietorria eta aurkezpenarekin hasi zen. Berak azaldu bezala, "GARAIA hainbat eragile biltzen dituen leku bat da, eta azken helburua da enpresen arteko lankidetza bultzatzea eta proiektuak elkarrekin garatzea, inguruko enpresen lehiakortasun handiagoa lortze aldera. Finean, “ekosistema berezi bat da, ekintzailetza eta negozio berriak abiaraztea bultzatzen duena”.

Aurkezpena amaitu eta gero, bisita gidatua egin zen Arrasateko parke teknologikoko instalazioetan zehar, eta ikasleek, GARAIAko espazio desberdinak ezagutzeko aukera izateaz gain, enpresen egunerokotasuna ere ezagutu ahal izan zuten, besteak beste: Kiro RoboticsFagor HealthcareSaiolanDualiaEtic Microsoft eta GalbaianIkasleekin eguneroko proiektuak eta hainbat esperientzia partekatu zituzten.

GARAIA Parke Teknologikotik modu positiboan baloratzen dute bisita, nolabait ondorengo belaunaldieri teknologia eta ekintzailetasuna gerturatzeko duten helburuen artean kokatzen baita. Modu berean, industria sarea ezagutzera emateko beste akzio batzuk ere martxan jartzeko asmoa azaldu dute.

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak