EROSKIk estatuko merkataritza frankiziarik onenaren saria jaso du

EROSKIren frankizia eredua oso lehiakorra eta errentagarria da; kooperatibak eta frankiziatuek duten harreman estuak laguntzen du horretan.
Card image cap
2017/10/25

EROSKIk Saria jaso du Retailing/Merkataritza kategorian, Valentzian egin den Frankiziaren Nazioarteko 28. erakusketan. Frankiziatzaileen Espainiako Elkarteak eman dio saria; haren bitartez, EROSKIri meritu hau aitortu diote: "Merkatu berria nondik nora doan ikusita, negozio eredua egokitzen jakin du, eta ekintzaileekin partekatu du". Lau urte honetan, bigarren aldiz aitortu diote EROSKIri Espainiako Merkataritza frankiziarik onena dela.

Nazioartean ospea duten sari hauen helburua da negozio modalitate horretan jarduten diren aktore nagusiak balioan jartzea eta haien lana aitortzea.

EROSKIko Frankizien zuzendariak, Enrique Martinezek atsegina erakutsi du: "Sari hau jasota, aitortu digute ahalegin ona egiten dugula egunero-egunero gure frankiziatuen atsegina eskuratzeko. EROSKIn asko saiatzen gara gure eredu komertziala ekintzaileekin banatzen, eta gure helburua da oraindik eta gehiago hobetzea frankiziatuei ematen diegun zerbitzuen kalitatea, aholkularitza eta babesa". Hau ere gogorarazi du: "EROSKI langileen eta kontsumitzaileen kooperatiba bat da; hortaz, ez da beste enpresak bezalakoa: inplikatua dago bera dagoen tokietako garapen ekonomikoan". 

EROSKIren frankizia eredua oso lehiakorra eta errentagarria da; EROSKIk eta frankiziatuek duten harreman estuak laguntzen du horretan. Eredu horrek jarduera handia sorrarazten du bezeroekin eratzen den harreman sakonaren bitartez. Ondorioz, saltzailea bera da negozioaren kudeatzailea; haatik, ez dago bakarrik: esperientzia handiko profesionalen laguntza eta EROSKI markak ematen duen konfiantza ditu atzetik. "200 ekintzailek eta inbertsiogilek baino gehiagok jarri dute guregan konfiantza hiru urte honetan, eta gaur egun, arrakastaz dihardute oinarrizko sektore honetan, hots, elikadurarenean. Gure frankizia guztien arrakasta ekonomikoa lortzeko lanean aritzen gara, gure frankiziatuek negozio arrakastatsu, sendo eta luzera begirako baten jabe izan daitezen", esan du EROSKIren Frankizien Saileko zuzendariak. Era berean, hauxe gogorarazi du: "Inor ez lezake egin frankiziarik EROSKIk bezala; beste gisa batekoak gara, eta gure frankiziatuak, enpresaren parte ez izanik ere, bertako kide balira bezala sumatzen ditugu".

Berrikuntza frankizian

EROSKIk zenbait urte daramatza garapena eta I+G+b arloa lantzen, eta horren ondorio da Zurekin eredu komertziala, zeina 2.200 bezero baino gehiagoren iritzian oinarritu baitu. Bezero horiek beren ekarpenak, balorazioak eta iradokizunak helarazi zizkioten EROSKIri berak dituen askotariko harrera kanalen bitartez. Horrela, gaur egungo kontsumitzailearen portaera gidatzen duten balioetan oinarrituta, erosketa kontzeptu moderno eta erakargarria definitu du kooperatibak. Hain zuzen, krisi luze honek eraldatu duen kontsumitzailearentzat prestatua dagoen erantzun berritzailea da. Izan ere, tokiko produktuei balio handiagoa ematen hasi da berriz kontsumitzailea, eta aniztasuna eta aukeratzeko askatasuna estimatzen ditu. Zutabe nagusiak orain dela hiru urte finkatu ziren, eta bidean, eraldatu eta egokitu egin dira zutabe horiek saltokietako formatu ereduetara: nola auzoetako denda txikietara hala hipermerkatu handietara. Gaur egun, frankizia supermerkatu ireki berri guztiak ari dira kooperatibak bultzatzen duen Zurekin eredu komertzial berriaren barrenean. "Eredu honek bultzada handia hartu du frankizien sarera hedatzearekin, eta frankiziek oso balorazio onak egin dizkigute, baita bezeroek ere", esan du Enrique Martinezek.

Banaketa komertziala