MONDRAGON Bartzelonako Advanced Factories Azokan izango da

Gaurtik ostegunera bitartean egingo da Bartzelonan Advanced Factories azoka, industria arloko liderren hitzordua. Abantail, LKS Next eta MSI Group-ek MONDRAGON Engineering & Business Solutions aliantzaren barne parte hartuko dute. Era berean Fagor Automation eta Danobat ere azokan izango dira.
Card image cap
Elena Zarraga, LKS Next-en zuzendaria; Marijo Pagalday, MISEko presidentea; Sonia Ortubai, Abantail-eko zuzendaria; eta Ivan Luis Ciganda, MSIko zuzendaria.
2023/04/18

Industria arloko munduko liderren hitzordu garrantzitsua da Advanced Factories. Urtetik urtera, punta-puntako berrikuntza sistemak ezartzen dituzten enpresek bat egiten dute bertan; automatizazio industriala, robotika eta digital manufacturing arloetan garatuta dauden konpainiak bereziki. Lehiakortasun industriala sustatzeko teknologiak garatzen dituzten enpresak elkartzen dira, ekoizpen prozesu berritzaileen eta Industria 4.0 ereduen bitartez soluzioak garantzen dituztenak.

MONDRAGON Engineering & Business Solutions-ek azoka honetara Digital Factory arloko proposamen ezberdinak eraman ditu. Aurten, gainera, lehenengo aldiz, Abantail, LKS Next eta MSI Group kooperatibak elkarrekin eta interkooperazioan landutako proposamena eraman dute azokara

MONDRAGON Engineering & Business Solutions-ek azoka honetara Digital Factory arloko proposamen ezberdinak eraman ditu. Aurten, gainera, lehenengo aldiz, Abantail, LKS Next eta MSI Group kooperatibak elkarrekin eta interkooperazioan landutako proposamena eraman dute azokara. Digital Factory arloko zerbitzu eskaintza aurkeztuko dute. Era berean, Secure&IT enpresak, hau ere LKS Next taldekoak, zibersegurtasun industrialean eskaintzen dituen zerbitzuak erakutsiko ditu.

WhatsApp Image 2023-04-18 at 11.19.08.jpeg

Era berean, Fagor Automationek eta Danobat-ek ere azokan parte hartu dute.

Eraldaketa digitala, lehiakortasuna eta produktibitatea bultzatzeko sektorearen apustua

Teknologia digitalen ezarpenak erabat aldatu du sektore industriala, eraldaketa eta digitalizazio sasoi erabakiorrean hain justu ere. Izan ere, gizarteak, balio erantsi handiko zerbitzu eta produktu gehiago eskatzen ditu. Funtzio eta zerbitzu gero eta konplexuagoak barneratzen dituzten produktuak guztiak ere. Euren artean konektatutak eta (zauden lekuan zaudela) datuak eta informazioa uneoro eskaintzen dituztenak. 

Enpresen Egokitze-Diseinu prozesuaren optimizazioa eta automatizazioa

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Irtenbide profesionalak.

Automatika, informatika industriala eta telekomunikazioak